Eraikin eta instalakuntzetatik haratago, beste faktore batzuk barnebiltzen ditu Kirol Herria proiektuak. Hala nola, kirolaren alde soziologikoa, kirolaren sustapena eta kirolak berdintasunean, aniztasunean, justizia sozialean edota elkarbizitzan izan dezakeen eragina. Pertsonak erdigunera ekartzen dituen proiektua da, azken batean.
Herria eta herritarren bizitza hobetzeko egindako proposamen hauek baztertu dituzte Udal Gobernuan dauden EAJk eta PSEk negoziaketetan eta udalean egindako osoko bilkuran.
Etorkizuna badago, eta irabaziko dugu! Ez garelako etsipenean eroriko. Esperantza aktiboa da gurea! Badugu proiektua, motibazioa eta indarra! ✊