AKTUALITATEA


| 2023-02-24 17:26:00

Arrasatek politika biziak behar ditu, baita Udaletxetik ere. Eta EH Bildutik buru-belarri jarri gara lan horretan. Arrasateri herritarrak erdigunean jarriko dituen proiektu eta politikak  eskaini nahi dizkiogu, eta hau kolektiboki eraikitzen ari gara. 

Atzo abiarazi genuen herri programa osatzeko lansaio irekia. Ariketa kolektibo honetan proposamenak egin, entzun eta partekatzeko espazio eroso eta kooperatiboa sortu genuen, baina batez ere espazio BIZIA. Herritarron parte hartzearen bidez lortuko dugulako herriarentzat proiektua izango dena. 

Bizi den herria merezi dugulako. Herria bizi dugulako. Herria bizi nahi dugulako. Denon artean, Arrasate bizi bat egingo dugu!