AKTUALITATEA


| 2022-10-25 09:48:00

Herri Batzarrerako deialdia luzatu du Arrasateko EH Bilduk hau osatzen duten komunitateko kide eta lagunei. Hitzordu garrantzitsu honetan bi gai nagusi landuko dira: egoera politikoaren azterketa eta 2022-2023 ikasturteko erronkak. 

Koalizioaren erronka nagusienetako bat 2023ko maiatzean egingo diren Udal eta Foru hauteskundeak izango dira. Arrasateko udal politikek norabide aldaketa bat behar dutela iritzita, EH Bilduk udala berreskuratzeko duen helburu garbiarekin abiatzen du ikasturte hau. Horretarako, lehen urrats gisa kokatu du asteazkeneko Herri Batzarra.

Egun bizi den egoera politikoaz ere jardungo da, krisi energetiko, sozial eta ekonomikoari erreparatu, hausnartu, eta guzti honek Euskal Herrian eta Arrasaten duen eragina aztertuko da. Egoera iraultzeko estrategiaren eta kokapen politikoaren berri emateko EH Bilduko programa arduraduna den Pello Otxandiano izango da bertan.

Batzarra, alderdiak Pablo Uraga kaleko 8. zenbakian duen Bilgunean izango da, urriaren 26an, 18:00etan.