Datorren martitzenean, urriaren 1ean, egingo den osoko bilkuran hartuko du kargua EH Bilduren zinegotzi berriak, Eñaut Arriaran Villarrek. Eñautek Kultura zinegotziari laguntza emateaz gain, Auzoetako parte hartzea sustatzeko lanak egingo ditu. Auzoak entzun eta parte hartzea sustatuz. Arriaranek bere lana zinegotzi izatearekin batera uztartuko du.
Munar auzoan egin zuen haurtzaroa Eñautek, eta bost anaietan txikiena da. Mondragon Unibertsitatean ikasi zuen, eta 2001 urtetik irakasle da. Gaur gaurkoz Gasteizko Mariturri eskolako zuzendaria da, sei urtez bere gain izan duen kargua. Mariturri ikastetxe publikoan ia 700 ikasle daude eta 60 irakaslek osatutako lantaldea kudeatzen du Arriaranek.
Musika da Eñauten pasioetako bat, eta horren adierazle da Koolturreko zale amorratua izatea. Gastronomia ere maite du Arriaranek, eta hori herrigintzan egiten duen ekarpenean ere islatzen da, izan ere, Santamas Komisiñuarekin Olentzeroren ekintzetan laguntzen du sukalde kontuekin.