EH Bildu izan zen zerrenda bozkatuena eta gure konpromisoa herriaren eta herritar
guztien alde lan egitea da: EH Bildu bozkatu zuten, beste aukera batzugatik apustua
egin zuten, edota hauteskunde hauetan parte hartu ez zuten guzti horien mesedetan
eraikiko dugu Arrasate.
Maite dugun herria biziberritzeko ilusioa, erronka eta konpromisoa daukagu eta
sinetsita gaude herria egiteko beste modu bat behar eta merezi dugula Arrasaten eta
Euskal Herrian. Elkarlanean eta adostasunean oinarritutako udalgintza eta
herrigintza eredua izango da gurea, herritar eta eragileak erdigunean, Arrasate
biziberritzeko.
Lerro hauek, azken urteotan EH Bilduren aurpegi eta motore izan diren hautetsi eta
kideei, eta azken hauteskunde kanpaina honetan buru-belarri aritu den komunitate
osoari eskerrak emateko probestu nahi ditugu. Zuen ilusio, konpromiso, eta lanik
gabe aldaketa guzti hau ezinezkoa litzateke.
Eta nola ez, eskerrik asko bihotzez arrasatearrei eta beste Arrasate bat posible
delako EH Bildugan konfiantza izan duten bozkatzaile guztiei.
Bizi eta maite dugun Arrasate eraikitzeko lana dugu aurretik eta prest gaude!
#EgingoDugu! Gora Arrasate! Aurrera bolie!