AKTUALITATEA


| 2023-02-14 07:32:00

EH Bilduko kideok buru-belarri ari gara datorren ziklo munizipalistarako prestaketa lanetan. Besteak beste datozen urteetarako Arrasateko Herri Proiektua garatzen ari gara.

Horretarako ariketa kolektiboari ekin nahi diogu, ez dugulako politikagintza herritarron parte hartzerik gabe ulertzen. Horregatik, lan saio ireki bat antolatu dugu datorren otsailaren 23an, osteguna, 18:30ean Etxaluzen. 

Norbanakoen esperientzia eta ezagutza Arrasateren geroa eraikitzeko baliatu nahi dugu, eta denon artean EH Bilduren proiektua definitu. 

Bost ardatz hauek izango ditugu datozen urteetarako iparrorratz: 
1.    Erronka demokratikoa
2.    Berdintasunaren erronka
3.    Erronka ekosoziala
4.    Zaintzaren erronka
5.    Erronka kulturala

Ateak zabal zabalik daude proposamenak egin eta entzuteko. Ezinezkoa bazaio norbaiti lansaiora gerturatzea, arrasate@ehbildu.eus helbide elektronikoan bere ekarpena egiteko aukera izango du. Abante! Lortuko dugu!