2019. urtean Arrasateko EH bildutik, Laubide izeneko proiektua proposatu genuen, helburu nagusia arrasatearron ongi izatean hirigintza ikuspegitik urratsak ematea zelarik. Proiektu honen baitan ondorengo neurri hauek proposatu ziren:
Aipatutako neurri horietatik 1. neurria aintzat hartu dute. Hala ere, gaur, berriro ere orduan proposatutako 3. eta 4. neurriak -Nafarroa etorbidea bide seguruagoa eta Zerrajera kalea norabide bakarrekoa izatea- aintzat har ditzan eskatu nahi diogu Arrasateko Udal Gobernuari. Hain zuzen ere, Nafarroa etorbidea eta Zerrajera kaleak bi norabide izan beharrean duela gutxi arte, Iberdrola konpainiaren lurperatze lan batzuengatik izan dugun moduan, kale bakoitza norabide bakarrekoa izatea: Nafarroa etorbidea norabide batean eta Zerrajera kalea beste norabidean mantentzea. Neurri horren eraginak denbora luzeagoan neurtzeko froga pilotua egin dezan eskatzen diogu.
Arrasateko EH Bildutik pilotu modura proposatzen ditugun neurri horiek ondorengo onurak dituztela sinesten dugu:
Aurrerantzean ere, merezi dugun herri bat lortzeko urratsak ematen segi dezagun, aste hauetan bizitakoari jarraipena emateko EAJ-PSE udal gobernuari gure proposamena aintzat hartu eta arrasatearron segurtasun zein ongi izatean onura dakartzan neurriak har ditzan proposatzen/eskatzen diogu.