AKTUALITATEA


| 2022-01-01 18:38:00

EAJ-PSOE udal gobernuaren 2022ko aurrekontuak urrun daude EH Bilduk Arrasaterako duen herri proiektutik. Aurtengo aurrekontuak ideia faltan dagoen gobernu baten aurrekontuak direla uste dugu, eta herriak egunerokotasunean dituen beharrei erantzuteko hutsune handiak dituena. 

Horregatik, arduraz eta konpromisoz, arrasatearron egunerokotasuna eta bizi baldintzak hobetuko dituen ekarpenak egin ditugu. Azken unera arte luzatu diren negoziazioetan, horietako batzuk onartuak izan dira eta beste batzuk ez. Jarraian dituzue hauetako batzuk. 

ONARTUTAKO PROPOSAMENAK:

1. Udalabide proiektua: 
Udalara doan bide bazterretik oinezkoentzako bide seguru eta segregatu baten proiektua egitea. 18.000€

2. Kultur ekitaldien sarreren gestio gastuak herritarrei ez kargatzea:
Herriko kultur jardueretako sarrerak erosteagatik ez zaio gestio gasturik kobratuko kulturzaleari. Horretarako salmenta plataforma propioa sortuko du Arrasateko Udalak; hau heldu bitartean Udalak berak hartuko du bere gain gastua. 

3. Zuhaitzen landaketarako partida sortzea:
Azken urteetan herrian murriztu diren berdeguneak berreskuratzeko, pinuek eta eukaliptoek eragiten duten ondorio negatiboak konpentsatzeko, eta Arrasateko eremu naturalak berreskuratzeko. 16.000€ 

4. Etxezarretako lorategiaren sarrerak duindu herritarren aisialdirako egokituz:
Etxezarretako gunea herritarren erabilerarako egokitzeko lanak proiektatu eta gauzatu. 10.000€

5. Iturbide egoitzaren aurrean arnas gune bat sortzea
EH Bilduk proposatutako Laubide proiektuari esker Garibai peatonalizatzea lortu ondoren, Iturbide egoitzan dagoen hesia kendu eta egoilarrentzako eta familiartekoentzako zonaldea duindu eta goxotu. 6.000€

6. Musakolan aterpe bat jartzeko proiektua martxan jartzea
Auzoa aterpe gabe geldituko da, Herri eskolako aterpea Bedoñabera joango baita. Horregatik, auzo batzordearekin elkarlanean, aterpe bat egiteko proiektu bat gauzatzea proposatu dugu. 18.000€

7. Kale garbiketa hobetzeko arrazionalizazio azterketa bat egitea. 
Egun, kale garbiketan, baliabide asko (ura, makinak, denbora….) galtzen direla detektatu da. Ondorioz, gabiketa zerbitzuak ez ditu emaitza onenak ematen. Baliabide hoiek arrazionalizatzeko azterketa bat egingo da.

8.  Herri lurrak erosteko katalogoa sortzeko partida sortzea:
Arrasateko baso-lur gehienak esku pribatuetan daude eta, ondorioz, pinuak eta eukaliptoak dira nagusi. Adituen gomendioa da basoetan arnasguneak sortzea, bertako espezie eta ekosistemak berreskuratuz. Helburu hau modu egoki eta planifikatuan egiteko Naturtzaindiak egingo duen katalogo bat osatuko da. 12.000€

ONARTU EZ DITUZTEN PROPOSAMEMAK:

1. Autobus geltoki berri baterako kokapena aztertzea
Arrasatearren beharrei erantzungo dien autobus geltokiaren kokapenerako azterketa proiektua, mugikortasun irizpideak beteko dituena eta erosotasuna eskeiniko duena herritarrei, besteak beste aterpe duin batekin eta herritarrentzat leku egokian egongo dena. 

2. Bidegorri sarea bukatzeko plangintza sortzea:
Bidegorriak herri osora zabaltzeko obren eta inbertsioen plangintza bat egiteaz gain, bizikletaren erabilera segurua bermatuko duen behin behineko neurriak hartzeko plangintza proposamena.

3. Etxegabeentzat neguko aterpetxe bat egokitzea
Kalean bizi diren pertsonentzat neguko denboraldia arriskuz beteriko garaia da. Etxegabeen osasuna eta segurtasuna bermatuko duen aterpetxe bat egitea eskatu dugu.

4. Jantoki sozial bat martxan jartzea:
Beharra duen jandearentzako eta elikagaiak hondakin ez bilakatzeko programa bereziak ezartzea, besteak beste jantoki soziala edo eta elikagaien unibertsalizazioa bultzatzeko ekimenak.

5. Interbentzio psikologiko zerbitzua sortu, baliabiderik ez duten herritarrentzako:
Laguntza psikologikoa behar duten pertsonek, eta horretarako baliabide ekonomikorik ez duten pertsonentzat, dohako zerbitzu psikologikoa proposatzen dugu. Zerbitzua martxan jartzeko unibertsitate eta erakunde ezberdinekin elkarlan hitzarmenak egitea proposatzen dugu, bi norabideetako entitatea bilakatuz.

6. Babeseko etxebizitza parkea haunditzea

7. Langileriaren soldata kpi-ra egokitzea

8- Osiñako biribilgunearen ondotik oinezkoentzako bide seguru bat egitea:
Gipuzkoako Aldundiak finantzatutako biribilgunea egingo dela aprobetxatuta, eta Auzo Alkatetzatik egindako eskaerari erantzunez, errepide aldamenean oinezkoendako bide bat egitea eskatu dugu.

9- Santa Barbara parkearen duintzea, eguneko erabilera sustatzeko:
Parkea txukundu eta duindu, gune berde eta naturala bilakatzeko. Parkeari helburu pedagogiko, ekologiko eta aisialdi osasuntsuen ikuspegia ematea. 

10. Natur espazioen mantenu eta berreskurapenerako hainbat proposamen:
    10.1 Osiña eta Intxausti natur eremu moduan mantentzea
    10.2 Arrasate eta Aramaio arteko bidegorria sustatzea
    10.3 Arrasate eta Elorrio arteko errege bidea berreskuratzea