AKTUALITATEA


| 2022-08-04 17:18:00

Arrasateko EH Bildun harriduraz eta penaz hartu dugu Uribeko zubi zaharraren eraistea. 2022ko otsailean jakin genuen Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Ura agentziak ez zuela zubiaren eraistea agindu, eta ez zuela eraisteko beharrik ikusten. Hartara, zubia mantentzeko erabakia Arrasateko Udalaren esku zegoela adierazi zuen. 
 
Horiek horrela, Arrasateko EH Bilduk zubia gunearen berrurbanizazio prozesuan txertatu, berritu eta egokitzeko eskaera egin zuen, eraistea saiheste aldera. Badirudi baina, otsailetik hona, Udal gobernua osatzen duten EAJk eta PSEk ez dutela ezer egin zubia mantentzeko. Are okerrago, Udaleko erabakiguneetatik eta arlo publikoetatik kanpo utzi dute erabakia, eta, tamalez, abuztuaren 1ean jakin genuen prentsa bidez zubia bota zutela. Zoritxarrez, atzera bueltarik ez duena. 
 
Arrasateko EH Bildutik herriko ondare historikoaren aldeko apustua irmoki berretsi nahi dugu. Hura zaindu eta mantentzeko politikak bultzatzen jarraituko dugu, berriz horrelakorik gerta ez dadin.

Argazkia: Mondraberri