Gaur eguerdian egin du Arrasateko EH Bilduk datorren maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako aurkeztuko duen zerrendaren aurkezpen ekitaldia. “Profesionaltasunez, jakintzaz eta kudeatzeko gaitasunaz harago, bihotza jarrita” lan egiteko nahia azpimarratu, eta “bizirik dagoen eta sentitzen den Arrasate bat” defendatu dute.
Maider Morras Azpiazu izan da hitza hartzen lehena, eta taldearen balioa goraipatu du. “Talde prestua, konprometitua eta profesionala osatu dugu. Administrazio publikoak, enpresa munduak edota herrigintzak nola funtzionatzen duten oso ondo ezagutzen duena”, herriko politikari “benetako zukua” atera eta herritarren mesedetan lan egiteko prest daudela azpimarratuz. Izan ere, “talentu handiko” herritzat jo du Morrasek Arrasate, “aitzindari izateko bokazioa eta ibilbidea duena”. Gaitasun hauen aprobetxatzean kokatu du EH Bilduren zerrendaburuak Udal Gobernu berri baten beharra.
Bertan bildutakoei zuzenduz bukatu du hitzartzea Maider Morrasek. Datorren maiatzaren 28an “Arrasate bizi eta maite dugunon argazkia” gailentzea nahiko luke, eta horretarako Kulturateko klaustroetan sortutako “ilusio berberarekin” aldaketa posible defendatu du.
Gipuzkoako herritarren egungo bizi baldintzak hobetu eta gizarte gisa aurrera egiteko aukera da gurea.
Maider Morras Azpiazuren ostean hartu du hitza Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako EH Bilduren hautagaia den Maddalen Iriarte Okiñenak. Politika publikoen bidez gipuzkoarren eguneroko kezka eta beharrei erantzun zuzenak ematearen garrantzia nabarmendu du, eta EH Bildu lidergoa hartzeko prest dagoela azpimarratu. “Ordezkari politikooi inkonformistak izatea dagokigu, herritarrak konforme bizitzeko”.
“Egunotan jaso dudan inkesta baten arabera, Gipuzkoan %50etik gora dira aldundian beste errealitate instituzional bat nahi duten herritarrak, %66 politikan aldaketa nahi dutenak eta %76 beste egiteko moduak politikan nahi dituztenak. Iritzi hori duten herritarren irtenbidea da EH Bildu, egungo baldintza politikoak hobetu eta gizarte gisa aurrera egiteko aukera gara.”
Arrasate EH Bilduren zerrenda 2023ko udal hauteskundeetarako
1. Maider Morras Azpiazu: 47 urte. Abokatua eta Arrasateko udalerako alkategaia
2. Kepa Urteaga Garcia: 46 urte. Metalgintzako langilea eta musikaria
3. Garazi Etxeberria San Miguel: 45 urte. Udal idazkaria.
4. Joseba Ezpeleta Irizar: 56 urte. Errenta teknikaria.
5. Mikel San Miguel Merino: 42 urte. Ingeniaritza Proiektuen arduraduna.
6. Jasone Giraldo Menendez: 53 urte. Euskara, berdintasun eta aniztasun eragilea.
7. Jaime Bengoa Madina 54 urte. Kooperatibista.
8. Asier Murguzur Bolinaga: 30 urte. Bigarren hezkuntzako irakaslea.
9. Gladys Fernandez Urizar: 32 urte. Lehen Hezkuntzako irakaslea.
10. Andoni Arratibel Garcia 27 urte. Langabea.
11. Karmele Irazabal Bolinaga: 62 urte. Erretiratua. Musika irakasle ohia.
12. Eñaut Arriaran Villar: 46 urte. Ikastetxeko zuzendaria.
13. Itsaso Beitia Markaide: 37 urte. Bigarren Hezkuntzako irakaslea.
14. Juan Antonio Barberan Cañamaque: 64 urte. Erretiratua. Hezkuntza teknikari ohia.
15. Amaia Arana Ezpeleta: 60 urte. Delegatu sindikal liberatua.
16. Ander Santiago Vega: 53 urte. Metaleko langilea, fresatzailea.
17. Iraia Elortza Zubizarreta: 40 urte. Euskara aholkularia
18. Txomin Belategi Bidaburu: 52 urte. Sarrailagintzako langilea.
19. Ainhoa Arana Muruamendiaraz 27 urte. Komunikazio aholkularia.
20. Aitor Arostegi Gallastegi: 40 urte. Lehen Hezkuntzako irakaslea.
21. Jone Etxebarria Galdos 39 urte. Gizarte langilea.
Ordezkoak
22. Fernando Okina Uranga: 61 urte. Erretiratua. Formazio marketing arduradun ohia.
23. Nerea Hernandez Heriz 30 urte. Aholkulari fiskala.
24. Gaizka Eraña Arana: 55 urte. Lanbide Heziketako irakaslea.