Arabako Errioxa marka berreskuratzearen aldeko mozioa defendatuko du EH Bildu-k osoko bilkuran

| 2019-10-29 08:28:00

2017.urtean, Rioja Kontseilu Arautzaileak EUIPO Europako marken erregistroan Rioja Alavesa izeneko marka erregistratzeko eskaera egin zuen; 2018.urtean, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak errekurtso bat aurkeztu zuen eskaera horren aurka; eta, 2019.urteko maiatzean EUIPOk Kuadrillak aurkeztutako errekurtsoa onartzen ez zuela jakinarazi zuen. Azkenik, 2019ko abuztuaren 28an EUIPOK Rioja Kontseilu Arautzailearen jabegopean erregistratu du ofizialki Rioja Alavesa marka 16., 30.,32. eta 33. sailkapenetan erabili ahal izateko -ardoa, edariak, poltsak, etiketak, arte piezak, ontziratzeko edo paketatzeko artikuluak...-.

Zentzu honetan, Kike Fernandez de Pinedo bozeramaileak gogoratu du Rioja Kontseilu Arautzaileak Rioja Alavesa marka ia 20 urte erregistratuta duela Espainiako marken erregistroan. Guardia-Arabako Errioxako Eskualdea/Cuadrilla de Laguardia- Rioja Alavesa Arabako Lurraldearen Kuadrilla baten izen ofiziala da hau. Eskualde historiko honen izena Erdi Aroan Nafarroako Sonsierra/Subserra izan zen, Nafarroako erreinuaren eskualdea baitzen eta orain baino eremu handiagoa zuen.

Historiarekin jarraituz, Arabako Errioxa/Rioja Alavesa izena duela hiru mende agertzen hasi zen. XVIII. mendean, besteen artean, Felix Samaniegok eta Real Sociedad Bascongada de Amigos del País izeneko elkarteak Rioja Alavesa izena erabili ohi zuten euren idazkietan. Erreinuko kartografo ofiziala zen Tomas Lópezek 1769. urtean argitaratutako mapa ezagunean eskualdeari Rioja Alavesa-Sonsierra de Navarra ematen zaio.

“Rioja Alavesa/Arabako Errioxa izen historikoa izanik, bere izena edo marka erabiltzeko eskubidea eta jabegoa talde komertzial pribatu baten esku egotea onartezina izateaz gain, oztopo nabarmena da eskualdea eta Arabako Errioxako ardogintza sustatzeko”, salatu du EH Bildu-k. “Arabako Foru Diputazioak zein Eusko Jaurlaritzak euren zerbitzu tekniko eta juridikoen bidez izena edo marka erabiltzeko eskubidea lehenbailehen berreskuratu beharko lukete”. Hau dela eta, ondoko mozioa defendatuko du asteazken honetako Osoko Bilkuran: Arabako Batzar Nagusiek eskatzen diote Arabako Foru Diputazioari, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla eta Eusko Jaurlaritzarekin batera eta elkarlanean, euren zerbitzu tekniko eta juridikoen bidez Rioja Alavesa/Arabako Errioxa marka berreskura dezatela. Kike Fernandez de Pinedo bozeramaileak berak defendatuko du mozioa.

Jon Zuazo izango da Legutioko alkatea Cesar Fernandez de Gamarraren ordez

Datozen asteotan gauzatuko da izendapena, behin udalbatza osatuta

| 2019-10-28 13:28:00

Jon Zuazo izango da Legutioko alkatea Cesar Fernandez de Gamarraren ordez. Horrela erabaki du EH Bilduko batzarrak eta datozen asteotan gauzatuko da izendapena udalbatza osatu ostean. Jon Zuazo Zuberok 54 urte ditu, Urrunagan bizi da eta artisaua da. Ilusio handiz helduko dio erronka berriari eta orain arte Cesar Fernandez de Gamarrak egindako lana eskertu du. Fernandez de  Gamarrak pasa den astean aurkeztu zuen bere dimisioa lana, familia eta alkatetza aldi berean egitea zaila egiten zitzaiolako. Orduz geroztik, Iñaki Lopez de Bergara da jarduneko alkatea.

EH Bilduk erronka jo die arabarrei: berriz ere ultraeskuina espainiarra ordezkaritzarik gabe uztea Araban

Iñaki Ruiz de Pinedo: “Hauteskunde hauetan asko dago jokoan berriro, eskuina hirukoitza ez da Espainiako Parlamentuan indartu eta Araban ahuldu dezakegu”

| 2019-10-27 11:04:00

EH Bilduk erronka jo die arabarrei: berriz ere ultraeskuina espainiarra ordezkaritzarik gabe uztea Araban. “Hauteskunde hauetan asko dago jokoan berriro, eskuina hirukoitza ez da Espainiako Parlamentuan indartu eta Araban ahuldu dezakegu”, esan du Madrilgo Kongresurako Arabako EH Bilduko zerrendaburua Iñaki Ruiz de Pinedok. Berak hartu du hitza Kongresu zein Senaturako zerrenden aurkezpenean. Ruiz de Pinedorekin batera, Maddi Isasik, Andoni Txaskok eta Belen Arrondok osatzen dute Kongresurako zerrenda. Senaturako zerrendaburua, aldiz, Garazi Dorronsoro da.

 

Ruiz de Pinedo azpimarratu duenez, “batzuen eta besteen arduragabekeriak honaino ekarri gaitu”. “Huts egin digute –jarraitu du- gehienen eskaera orokorrari erantzun ez diotelako eta, okerragoa dena, hauteskunde berrietan eskuina indartuta ateratzea ahalbideratu dute”.

 

Arabako EH Bilduko hautagaiak gogoratu du EH Bilduk emandako hitza betetzen duela. Era berean, beste indar politikoekin lortutako aliantzak eta akordioak balioan jarri ditu. “Hilabete luzez lan egin dugu gutxienego programa baten inguruan soberanistak biltzeko eta Bartzelonan ikusi genuen lanak eta iraunkortasunak bere fruituak ematen dituzte. Atzoko Bartzelonako argazkia gure herrien eta herritarren ongizatearen defentsan aurrera pausu handia da. Bartzelonak ikusi  genuena, batasuna eta elkarrekin lanean jarraitzeko borondateak fruituak ematen jarraituko du. Laster ikusiko dugu”, esan du.

 

Azkenik,  Ruiz de Pinedok Madrilek EH Bilduk egindako lana balioan jarri du.  “Ahaleginak biderkatu behar ditugu gure herritarren bizi baldintzak hobetzeko: 1.200 euroko gutxieneko soldata, 1080 euroko gutxieneko pentsioak, lan esparru propioa, benetako politika feministak eta aldaketa klimatikoaren aurkako borroka”, gaineratu du.

 

 

 

 

 

 

 

 

Luis Salgadok Antxon Belakortu ordezkatuko du EH Bilduko Batzarkide Taldean

| 2019-10-25 08:21:00

Luis Salgadok Antxon Belakortu ordezkatuko du EH Bilduko Batzarkide Taldean, azken honek bere karguari uko egin ostean.

Luis Salgado Gasteizen jaio zen 1973. urtean, eta 20 urte baino gehiagoz metalaren sektorean lan egin ostean, merkataritza- eta kultura-establezimendu bat kudeatzen du.

Arabako Batzar Nagusien funtzionamendua ondo ezagutzen du Salgadok: EH Bildu-ko prokuradorea izan da azken bi legealdietan.

EH Bilduk Diputazioak Oviedoko Unibertsitatearen ikerketa-estudioan jasotako hobekuntzaren beharrei erantzuten dien esku-hartzeko plana aurkez dezala lortu du

Claudia Venceslao: “Beharrezkoa da presazko neurriak ezartzea adingabe hauen arreta hobetzeko. Ez dezagun ahaztu: gazte hauek pobreziatik, gerratik eta gosetik egiten dute ihes”

| 2019-10-23 14:46:00

Arabako Batzar Nagusiek Oviedoko Unibertsitateak egindako "Elaboración de necesidades en la intervención con menores en la Diputación Foral de Álava" ikerketaren ondorioak eztabaidatu dituzte asteazken honetako osoko bilkuran. EH Bildu-k aurkeztu du mozioa eta Claudia Venceslao batzarkideak talde guztien aurrean defendatu du.

Ikerketa honetan, bakarrik dauden adingabe atzerritarren hainbat ondorio aztertzen dira. Venceslao: “Dokumentu honek oso errealitate prekarioa islatzen du, goraino dauden zentroekin, emantzipatziorako prestatu behar diren zentroetan plaza gutxi… Horretaz gain, profesional guztiak barnebiltzen dituen sare baten hobekuntza ezinbestekotzat jotzen da”.

“Beharrezkoa da presazko neurriak ezartzea adingabe hauen arreta hobetzeko. Ez dezagun ahaztu: gazte hauek pobreziatik, gerratik eta gosetik egiten dute ihes”, defenditu du.

Erdibideko zuzenketa baten ostean, Batzar Nagusiek hurrengo bi puntuak aho batez onartu dituzte:

  1. Las Juntas Generales de Araba instan a la Diputación Foral a presentar en el plazo de seis meses ante la Comisión de Bienestar Social, un plan de intervención que responda a las necesidades de mejora recogidas en el estudio realizado por el Grupo de Investigación en familia e infancia de la Universidad de Oviedo.
  2. Las Juntas Generales de Araba instan a la Diputación Foral a que en ese plan de intervención haga especial incidencia en mejorar los itinerarios de formación, los programas de habilidades para la vida independiente y la formación en materia de igualdad entre hombres y mujeres.

ALBISTEAK

Argantzongo Udalak osoko bilkuran adierazi du ez dagoela ados Zaragozatik Jundizera tentsio handiko linea bat eraikitzeko proiektuarekin

2021-11-27 10:21:00

Udalerrian zehar, 44 eta 70 metro bitarteko 12 dorre proiektatu dira.

Urkabustaizek ukatu egin du Eusko Jaurlaritzak udalei ingurumen-proiektuak inposatzeko asmoa

2021-11-25 09:58:00

Ingurumen Administrazioari buruzko Legearen artikuluetan sartu nahi diren aldaketen aurkako mozio bat onartu du; ekimen horren bidez, Eusko Jaurlaritzak Goi Mailako Interes Publikoko Proiektu deklaratu ahal izango du, udal-araudiaren gainetik.

Bastidako Udalak osoko bilkuran adierazi du Zaragozatik Jundizera tentsio handiko linea bat eraikitzeko proiektuaren aurka dagoela

2021-11-23 09:30:00

Lautadako Kuadrillak ere baztertu egin du Arabako Lautada zeharkatzen duen goi-tentsioko linea eskualdean inpaktu larriak dituelako.