AKTUALITATEA


| 2026-11-22 10:02:00

EH Bilduk ekitaldi politikoa egin du gaur eguerdian Bastidan, eta Mikel Otero Arabako kongresurako hautagaiak gogorarazi du EH Bilduri emandako botoa herri hau maite dugunon botoa dela, Euskal Herritik eta Euskal Herriarentzat egindako zero kilometroko politika". EH Bilduren aldeko botoa jendearen bizitzak hobetu, Euskal Herria errespetatu, emakumeon eskubideak defendatu, pentsioak bermatu eta etxebizitza larrialdiari aurrre egiteko botoa da. Soldatak igo eta prezioak jeistearen aldeko botoa. Zintzotasunaren aldeko botoa, zaratarik ateratzen ez duen ezkerraren aldekoa. Ustelkeria kasurik ez eta administrazio kontseiluetan etorkizunik bilatzen ez duen militante konprometituz osatutako komunitatearen aldekoa. Herri hau matie dugunon aldeko botoa, 0 kilometrokoa. Euskal Herritik eta Euskal Herrirakoa. Eta, noski, PP-Vox eserlekurik gabe uzteko botoa. Beraz, plazer bikoitza ematen duen botoa da ezkerreko soberanismoarena. Azaroaren 29an boto guztiak EH Bildun biltzeko deia egiten dugu, boto bat bera ere bidean gelditu ez dadin. Modu eraginkor eta alaiean bozkatzera deitzen zaituztegu datorren igandean. Posible delako. Eta, noski, posible egingo dugulako!", nabarmendu du.


Oterok azpimarratu du asko dagoela jokoan, baina partida dagoela. "Lehenik eta behin, ultraeskuindarren bultzadari aurre egiteko defentsa sendoa egiten dugu, eta azkar, tarte aurrerakoi eta plurinazional bat irekitzen denean... eraso egiten dugu, eskubideak sendotu eta zabaltzeko eta behingoz agenda plurinazionala irekitzeko", azaldu du.


Bestalde, EH Bilduk Arabako Batzar Nagusietan duen bozeramaileak Arabako Errioxaren nortasuna eta memoria aldarrikatu ditu. "Zero kilometroko politika egiten dugulako eta Arabako Errioxak ahots propioa izan duelako. Arabako upategiek jatorri-deitura propioa izateko duten eskubidea defendatu dugu. Bidezko prezioak eta Elikadura Katearen Legea betetzea eskatu dugu, familia-upategi txikien itxiera geldiarazteko eta ordainketak atzeratzen dituztenen edo mahatsa kostuaren azpitik erosten dutenen gehiegikeriekin amaitzeko. Mildiua nekazaritzako aseguruen barruan estaltzeko eskatu dugu. Eta Arabako Errioxa markaren titulartasun publikoa berreskuratzeko borrokatu gara, eta etxebizitza, mugikortasun eta zerbitzuen plan integral bat diseinatu dugu eskualde honi merezi duen lekua emateko ", gogorarazi du Eva Lopez de Arroyabek.