Araba

EH Bildu-k eskatu dio Arabako Aldundiari argitu dezala lehenbailehen zertan geratuko diren 2020ko udalekuak

June Mugica: “Arabako umeek eta gurasoek eskubide osoa dute gazteenek uda partean izango dituzten aisialdi aukerak jakiteko”

| 2020-05-14 10:33:00

EH Bildu-k Kultura eta Kirola Diputatuari zuzendutako galdera sorta bat erregistratu du Arabako Batzar Nagusietan, COVID-19ak eragindako krisiaren aurrean Udalekuak 2020 kanpaina nola egingo den ezagutzeko asmoarekin. Izan ere, Aldundiak kudeatzen dituen udalekuak eta gazte bidaiak programak esleitzeko tramitazio guztiak bertan behera gelditu dira, eta Arabako familiek zein enpresa-kudeatzaileek, gaur egun, ez dute horren gaineko informaziorik.

Orain dela aste gutxi, zerbitzua beti bezala eskaintzea zaila izango zela adierazi zuen Kultura Diputatuak baina ez zuen alternatibarik jarri mahaiaren gainean, eta, gaur egun, herritarrek ez dakite sikiera zenbat plaza eskainiko dituen Aldundiak.

June Mugica batzarkideak gaitzetsi duenez, Kultura eta Kirol Saila oraindik ez da normalean udalekuak kudeatzen dituen enpresekin bildu egoera honi irtenbide bat emateko eta gure haur eta gazteek udan aisialdi aukerarik izateko: “Arabako umeek eta gurasoek eskubide osoa dute gazteenek uda partean izango dituzten aisialdi aukerak jakiteko”.

Donemiliagak aho batez eskatu dio Arabako Foru Aldundiari neurri ausartak har ditzala toki-erakundeen finantzazioa bermatzeko

EH Bilduk eta EAJk mozioa babestu dute gaurko osoko bilkuran eta, besteak beste, defizita eta zorra malgutzea eta gerakina erabiltzea eskatu diete Arabako Foru Aldundiari eta Espainiako Gobernuari.

| 2020-05-13 17:16:00

Donemiliagako Udalak aho batez onartu du Arabako Foru Aldundia toki-erakundeen finantzazioa bermatzeko ezohiko neurriak har ditzan. Horrela dago jasota gaur goizean egindako osoko bilkuran EAJk eta EH Bilduk adostutako testuan. Izan ere, toki-erakundeekin Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsaren (FOFEL) beherakada larria arintzeko konponbideak adosteko beharra defendatu dute, %20tik gorakoa izango dela aurreikusten delako. Erika Letamendi Donemiliagako alkateak azaldu duenez, "tokiko erakundeekin irtenbide ezberdinak planteatzea eta adostea nahi dugu, ondoren, erakunde bakoitzak bere egoeraren arabera formularik egokiena aukeratu ahal izateko, beti ere inposiziorik gabe eta iraganeko akatsik errepikatu gabe".

Horrez gain, testuak planteatzen du Arabako Foru Aldundiak eta Estatuko Gobernuak aukera eman behar diela toki-erakundeei duten soberakina mugarik gabe erabiltzeko, COVID 19ren ondorioei aurre egin ahal izan diezaieten. Horretarako, Aurrekontu Egonkortasunari buruzko legea aldatu beharko litzateke. Gainera, EH Bilduk eta EAJk eskatu dute Estatuko Gobernuak egonkortasun, zor eta gastu helburuak malgutzea, krisiari aurre egiteko baliabide gehiago izateko. "Ez du inolako logikarik ezohiko egoera honetan diru kantitate horiek sortuko diren beharrei erantzuteko ez erabiltzea, egonkortasunaren izenean, orain arte egin den bezala", azpimarratu du Letamendik.

Gainera, diru-sarrerak izugarri jaitsi direla ikusita, gaur onartutako mozioak zerga politikan aldaketak egitea ere aipatzen du. Ildo horretan, euroguneko presio fiskalera hurbiltzea proposatzen da, finantza-nahikotasuna bermatzeko eta, batez ere, Aberastasun Handien gaineko Zerga ezartzea planteatzen da. Horrela, mozioak Foru Gobernuari eskatzen dio lau hilabetetan erreforma fiskal bidezkoa eta progresiboa aurkezteko, diru-sarrerek espero duten beherakada arintzeko.

 

Azkenik, 2020ko aurrekontuak aztertu eta bizi dugun egoera berrira egokitzeko egin beharreko aldaketak egiteko konpromisoa hartu dute.  EH Bildu Arabak, herrialdeko gainontzeko herrietan, horrelako adostasuna lortzea espero du, toki erakundeak ezin direlako galtzaile atera diru bilketaren beherakadaren ostean. 

 

ALBISTEAK

EH Bildu-k deitoratu du EAJ-k eta PSE-k udal-eskumeneko Gizarte Zerbitzuak zentralizatzearen alde egin izana.

2020-10-21 12:44:00

Foru Gobernuak uko egin dio, halaber, FOFEL-en bidez EGLZ-en finantzaketa arautzeari. Luis Maria Salgado: "Aldundiak ezin du udal bat behartu bere eskumena lagatzera. Bere eskumenaren kudeaketarekin jarraitzea erabakitzen duen udalak gainerakoen askatasunean eta baldintza berdinetan egiten jarraitu ahal izatea defendatzen dugu".

Diru bilketaren jaitsieraren ondorioz, udalek izango duten murrizketa datozen bi urteotan itzultzea eskatuko dio berriz ere EH Bilduk Foru Gobernuari

2020-10-20 12:01:00

Biharko osoko bilkurari begira, “arrazoituta eta salbuespenez, berregokitzeak geroratzea edo zatikatzea” dioen zuzenketari eutsiko dio horrela eskatu baitu udalerrien heren batek

EH Bildu-k deitoratu du Foru Gobernuak diru-bilketaren jaitsiera arintzeko ekimenik ez izatea.

2020-10-16 10:28:00

Kike Fdz de Pinedok epe luzerako beste politika fiskal bat eskatu du COVID TASA ezartzearen beharra nabarmenduz.

EH Bilduk neurri eraginkorrak eskatu ditu ardoa ekoizpen prezioen azpitik saltzen ez dela bermatzeko

2020-10-16 09:28:00

Iñaki Ruiz de Pinedo: "Arabako Errioxaren kasuan mahatsa saltzen duten 1.000 familia baino gehiago daude eta uste dugu administrazioek ezin dutela beste alde batera begiratu eta legea betetzen dela zaindu behar dutela, sektore ahul eta babesgabe hori babestu behar dutela berriak ez diren baina sektorea kolokan jartzen duten praktika horien aurrean"