AKTUALITATEA


| 2020-05-30 11:36:00

EH Bilduk Batzar Nazionala egin du gaur goizean eta modu telematikoan uztailaren 12ko hauteskundeei begira, Eusko Legebiltzarrerako zerrendak berretsi ditu. Arabako kasuan aldaketa bat egon da, apirilaren 5ean aurreikusitako hauteskundeetarako egindako zerrendarekin alderatuta. Andoni Perez Cuadrado hil ostean, bere semeak Xabi Perezek itxiko du zerrenda, militante abertzale historikoak zuen  postua betez.

 

Andoni Perez Cuadrado Gasteizen jaio zen 1926ko abenduaren 15ean eta hiriko lehen ikastolan ikasi zuen. Frankismo garaian espetxean egon zen eta Meliton Manzanasek torturatua eta EBBko kidea klandestinitatean. Ondoren, Eusko Alkartasunako militantea izan zen, baita Euskaria Fundazioko kidea ere. Eusko Legebiltzarrerako azken postuan zihoan modu sinbolikoan eta pasaden martxoaren 7an, hautagaitzaren aurkezpenean egon zen Montehermoso Jauregian. Bere seme gazteenak, Xabi Perezek, bere lekua hartuko du. Xabi Perezek 54 urte ditu, garraiolari autonomoa da eta Araian bizi da.

 

Mikel Otero buru den zerrendan egindako aldaketa bakarra izango da. Suhiltzailea eta militante ekologista ezaguna, Otero legebiltzarkidea izan da azken legealdian. Atzetik, egungo Legebiltzarreko presidenteordea Eba Blanco eta Josu Estarrona daude. Ondoren, Maria Garde kazetaria eta UPV-EHUko irakaslea den, Unai Fdez de Betoño.