AKTUALITATEA


| 2025-07-31 08:02:00

Donemiliagako Udalbatzak onartu egin du Narbaizan etxebizitza bat erostea alokairu sozialeko etxebizitzak egiteko. Guztira, udalak 155.000 euro inbertituko ditu herriko plazan dagoen eraikin bat erosteko.

300 m2-ko hiru solairu ditu, eta garaje oso zabal bat, 300 m2-ko lorategiaz gain. Donemiliagako Udalaren asmoa da gutxienez lau etxebizitza gaitzea alokairu sozialerako, eta beheko solairuan udal-ekipamendu bat gaitzea edo hirugarren sektoreko erabilerarako erabiltzea.

Erika Letamendi Donemiliagako alkateak nabarmendu duenez, horrelako ekimenekin gazteei eta baliabide gutxikoei etxebizitza eskuratzea erraztu nahi diete. Era berean, Narbaiza bezalako herri txiki batean populazioa finkatzen lagunduko du.