AKTUALITATEA


| 2024-10-11 14:12:00

Urkabustaizko Udalak 16 kontratazio berri egiteko asmoa du 2025ean, kontratazioa sustatzeko hainbat programari esker. Horietatik bederatzi peoi lanak egiteko izango dira, eta NextGeneration funtsek finantzatuko dituzte.


Urkabustaizko Udalak deialdi honetara jotzen duen bigarren aldia izango da. Izan ere, 2024 honetan zortzi pertsona aritu dira bideak soiltzen eta egokitzen, eraikinak eta elementu apaingarriak mantentzen, eremu komunak garbitzen, inausten edo udal-instalazioak konpontzen. Lan horiek guztiak Administrazio Batzarrekin koordinatu dira.


Kontratazio berriak datorren urteko martxotik irailera bitartean egingo dira, lanaldiaren % 75ean. Interesdunek Lanbideren bidez aurkeztu behar dute eskabidea.


Bestalde, 16 eta 30 urte bitarteko lau pertsonak beste horrenbeste kontratazio egin ahal izango dituzte "Gazte Enplegua" programaren esparruan. Urtebetez kontratatuko da honako lanpostu hauek betetzeko: administrari laguntzaile bat, Ingurumeneko teknikari bat, Kulturako teknikari bat eta peoi orokor bat.


Azkenik, beste bi pertsona kontratatuko dira Lehen Esperientzia Profesionaleko Programaren bidez. Kasu horretan, Administrazio Orokorreko teknikari bat eta Ingurumen eta Hirigintzako teknikari bat izango da.


Xabier Alvarez de Arcaya Urkabustaizko alkateak oso positibotzat jo du kontratazio horien esperientzia, eta konpromisoa agertu du udalerrian kalitatezko enplegua sortzeko.