AKTUALITATEA


| 2023-12-27 13:50:00

Samaniegoko Udalak 36kW-eko kontsumo partekaturako eguzki-zentral fotovoltaiko bat jarri du herriko kiroldegiko estalkian. Dagoeneko, kiroldegiko estalkian 70 panel jartzeko lanak amaitu dira. Guztira, Samaniegoko Udalak 37.750 euro inbertitu ditu.

Pili Garmendia alkateak Udal Gobernuak trantsizio energetikoarekin eta klima aldaketaren aurkako borrokarekin duen konpromisoa gogorarazi du. Gainera, pozik agertu da urtea amaitutako bi obra garrantzitsurekin amaitu duelako: batetik, zentral fotovoltaikoa eta, bestetik,  asialdirako espazio berri bat.

Izan ere, Konstituzio eta Las Heras kaleen artean dagoen udal jabetzako lurzatia egokitzeko lanak amaitu dira. 300 metro karratu baino gehiago zituen, eta hainbat edukiontzi zeuden bertan. Orain, 35.000 euro inguruko inbertsioaren ondoren, zoladura aldatu da, irisgarritasuna hobetu da, ureztatze automatikoa jarri da eta edukiontziak ezkutatzeko sareta bat, hiri-altzari berriak (bankuak eta paperontziak) eta lorategi-pergola bat jarri dira herrian espazio publiko berri bat irabazteko.