AKTUALITATEA


| 2025-05-20 16:06:00

Arabako EH Bilduren Idazkaritza berria aukeratu ondoren, lurralde historikoko beste alderdi politikoekin bilera erronda bat hasi du. Gaur arratsaldean egin da lehen bilera Javier Hurtadok zuzentzen duen alderdi sozialistarekin.

EH Bilduren izenean, Ibon San Saturnino Arabako Arduradun Politikoa, Xabi Goikuria Politika Instituzionaleko arduraduna eta Rebeka Mtz. De Compañón Komunikazio arduraduna izan dira. PSEren izenan, Hurtadorekin batera Aroa Jilete Arlo Insituzionaleko Idazkaria eta Borja Rodriguez Antolakuntza Idazkaria izan dira.

Bileran, Arabako lurralde historikoaren erronka estrategikoak aztertu dira, hala nola ongizatea, aberastasunaren sorkuntza eta banaketa, erronka demografikoa, trantsizio ekosoziala, lurralde oreka eta baloreen lehia.