Arabako EH Bilduren Idazkaritza berria aukeratu ondoren, lurralde historikoko beste alderdi politikoekin bilera erronda bat hasi du EH Bilduk. Atzo Arabako PSErekin ostean, gaur EAJren txanda izan da.
EH Bilduren izenean, Ibon San Saturnino Arabako Arduradun Politikoa, Xabi Goikuria Politika Instituzionaleko arduraduna eta Rebeka Mtz. De Compañón Komunikazio arduraduna izan dira. EAJren izenean, Jone Berriozabal Araba Buru Batzarreko presidentea eta Anartz Gorrotxategi ABBko Idazkaria izan dira.
Bileran, Arabako lurralde historikoaren erronka estrategikoak aztertu dira, hala nola ongizatea, aberastasunaren sorkuntza eta banaketa, erronka demografikoa, trantsizio ekosoziala, lurralde oreka eta baloreen lehia.