AKTUALITATEA


| 2024-05-29 13:46:00

Mikel Otero EH Bilduko Arabako legebiltzarkideak gaur arratsaldean Iruña Okan egindako ekitaldian EH Bildu politika austeriziden aurkako giltza da adierazi du. Zentzu horretan, ziurtatu du ez dutela Europako Batzordearen presidentziarako Von der Leyen alde bozkatuko. «Defendatzen ditugun balioak eta printzipioak, ez ditugu soilik aldarrikatzen, eguneroko jardunean erabiltzen ditugu. Egiten duguna esaten dugulako eta esaten duguna egiten dugulako. EH Bilduk dioenean Europan ere politika austeriziden aurka egingo dugula, guk beti betetzen dugu emandako hitzarekin. Guk bai. Eta esan dezakegu ez dugula inola ere bultzatuko austerizidioaren erregina den Von der Leyen anderea Europako Batzordeko presidentziarako, ez dugu bere alde bozkatuko. Guk behintzat esan dezakegu hala egingo dugula. Beste batzuek, ordea, duela 5 urte bere alde bozkatu zuten. Noren alde eta gaur Meloni ultraeskuindarrarekin "kolaboratzearen" alde agertu den Von der Leyenen alde».


Era berean, legebiltzarkide arabarrak nabarmendu du EH Bilduren botoa erreferente dela ezkerreko politiketan, eta alternatiba dela ultraeskuinak Europan aurrera egin ez dezan. « Batzen duen ezkerra gara. Ezker erabilgarria eta eraginkorra, politika modu desberdinean egiten duena, modu ez konbentzionalean. Ezker independentista bat, eskubideak eta askatasunak defendatzen disuena emakumeen, estaturik gabeko nazioen eta gurea bezalako kulturen aurkako politikak babesten dituztenen aurrean. Eskuin muturra gelditzen duen ezkerra gara. Ez dute ezkutatzen nortzuk diren, ezta zer nahi duten eta zer defendatzen duten ere. Haiek ez dute zalantzarik, eta haiek bai, ekainaren 9an joango dira bozkatzera. Orain Euskal Herria mobilizatu behar da. Guk ez badugu bozkatzen, beraiek bozkatuko dutelako».