AKTUALITATEA


| 2020-07-07 11:10:00

Gaur goizean, EH Bilduk kalitatezko osasun publikoa aldarrikatu du Gasteiztik. Txagorritxutik, Jasone Agirrek eta Rebeka Uberak adierazi dutenez, "EH Bildun kezkatuta gaude, adibidez, Ordiziako fokuaren benetako irismena ez ezagutzeagatik. Ez dugu informaziorik. Ez genuen eduki konfinamenduan, eta ez daukagu orain. Gobernuak lehentasuna eman behar dio osasun publikoari beste ezeren aurretik. Osasun publikoa lehenestea eta uztailaren 13ra arte ez itxarotea besterik ez dugu espero neurriak hartzeko".

 

Pandemiaren asteetan zehar, buruan zabor-poltsak zituzten osasun-langileak ikusi ditugu, gaixotasunetik babesten, ahal zuten moduan. Mediku eta erizain nekatuak ikusi ditugu, estresatuta eta onena ematen gu salbatzeko. "Ez dugu Urkullu autokritika egiten ikusi", salatu du Blancok.

 

Rebeka Ubera hautagaiak Osakidetzan murrizketak izan direla salatu du, eta Urkullu-Mendia koalizioak murrizketa gehiago egiteko bermea dela gaineratu du. “EH Bildu da Osasun arloan murrizketarik egongo ez denaren berme bakarra. Ez da garaia Osakidetzan artaziak sartzeko, osasun publikoan inbertitzeko unea baizik".

 

Gaur arratsaldean, Mikel Oterok Santurtzin eta Oskar Matutek Oionen, Arabako boto antifaxista eh Bildun biltzea eskatuko dute. Arabako zerrendaburuak gogoratu duenez, “orain inoiz baino gehiago, bozkatzea betebehar zibikoa da, pertsona eta herri gisa ditugun eskubideak arriskuan jartzera etorri den eskuin muturraren aurrean”. “Partida hori auzoz auzo jokatzen da, hautestontziz hautestontzi, eta oso bereziki nire lurraldean jokatzen da, Araban. Arabako azken diputatua EH Bilduren eta Voxen artean jokatuko dugu. Vox edo EH Bildu. Partida argi dago: Vox parlamentuan sartzea saihesteko modu bakarra EH Bilduren boto-papera da”, gaineratu du.

 

Bestalde, Oskar Matutek Arabar Errioxatik faxismoari bidea ixteko deia egin du. "Gaur hemen, Oionen, Euskal Herriko hegoaldeko mugan, faxismoaren zarpailak bertatik bertara ezagutzen dituzten lurralde hauetan. Hemen, faxismoak dozenaka militante libertario fusilatu zituen. Columba Fernandez Doyague militante anarkistak desagertuta jarraitzen du, gaur egun, eskualdeko arekaren batean. Hemen, faxismoari argi eta garbi esaten diogu ez direla pasatuko! Arabako herritarrek bidea itxiko diete ultrei!! Arabako langileak, feministak, pentsiodunak, gazteak, antifaxistak mobilizatu egingo dira!! Mobilizatu egingo dira eta botoa eh Bildun bilduko dute faxismoari bidea ixteko!!! Eh Bilduren Arabako seigarren eserlekuak Vox ahanzturara bidaliko du!!! Eh Bildu faxismoaren aurkako dikea da!! Ez daudelako bi hirurik gabe! Gora Araba antifaxista!! ", ohartarazi du Matutek Arabar Errioxatik.