EH Bilduk agroseguruen bidez mildiuak eragindako kalteak konpentsatu ahal izateko beharrezkoak diren pausoak eskatuko dizkio bihar Espainiako Gobernuari. Mikel Otero diputatuak egingo dio eskaera Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministroari biharko kontrol saioan.
Izan ere, aldaketa klimatikoaren ondorioz gero eta ohikoagoa da Mildiu izeneko izurritea. Baina ez dago agroseguruen katalogoan sartuta eta kalteak izan dituzten ardogileek ezin izan dituzte orain arte kalteordainak kobratu.
Eskaera Arabako Batzar Nagusien babesa du. Pasa den martxoaren 23an bertan onartutako mozio batean izurriteak sortzen dituen kalteei aurre egiteko hainbat neurri hartzea adostu zen.
Gaixotasuna aseguragarria izateaz gain, klima-aldaketak lehen sektorean dituen nekazaritza eta abeltzaintzako ondorioei eta ondorio ekonomikoei buruzko ikerketa zientifiko eta teknologikoa egitea proposatu du EH Bilduk.