Datozen udal hauteskundeetan EH Bilduk Lantziegoko alkategai bat aurkeztuko du lehen aldiz. Hala erabaki da asteburu honetan egindako azken batzarrean. Gorka Mauleon izango da Arabako Errioxako herri honetako alkategaia.
Gorka Mauleón Olalde 1978ko uztailaren 7an jaio zen Eibarren. Informatika ingeniaritzako goi mailako ikasketak egin zituen Donostiako Informatika Fakultatean eta hainbat urtez software programatzaile gisa lan egin zuen enpresetan. Duela 12 urte baino gehiagotik Lantziegon bizi da, bere familiaren herrian, eta gaur egun bere bikotekidearen ardogintza-proiektuan laguntzen du. Zortzi urtez Lantziegoko udalbatzako kide izan da, lau urtez Kultura zinegotzi eta beste lau urtez EAJren zerrendetan alkate.
Lantziegok ia 700 biztanle ditu eta bi udalerrik osatzen dute: Lantziegok eta Biñasprek. EH Bilduk bere ordezkaritza handituz doa Arabar Erroixan. Dagoeneko, Samaniegoko alkatetza du, Guardiako eta Bastidako koalizio-gobernuetan parte hartzen du eta Oion eta Eskuernagan ordezkaritza du.