AKTUALITATEA


| 2022-06-21 13:08:00

Araba | 2022-06-21. EH Bildu Araba batzarkide taldeak Kontrolerako Osoko Bilkurarako zenbait galdera erregistratu ditu gaur, Tuestan tomateen negutegi hidroponikoa irekitzeko egitasmoari buruz. Zehazki, azken egunetan argitaratutako informazioaren arabera, hasieran hitz emandako lan baldintzak eta irekitzeko epeak aldatuko direla iragarri denez, EH Bilduk horren inguruko azalpenak eskatuko dizkio Nekazaritzako foru diputatuari.

Cultivos Araba enpresak dirulaguntzak jaso zituen Foru Aldunditik eta Eusko Jaurlaritzatik aipaturiko baldintza horiek beteko zituelakoan. Orain, hedabide batean iragarri denez, tomateak lantzeko instalazioen irekiera atzeratu egingo da, baita agian ez ireki ere, eta ez dira izango hasieran hitz emandako lan eta prestakuntza baldintzak langileentzat. Beraz, EH Bilduk diputatuari gaiaz galdetuko dio, duen informazioa eta horretaz egiten duen balorazioa ezagutzeko helburuarekin. Dirulaguntzak jasotzeko baldintza zehatzen inguruan ere galdetuko diote, baita enpresak aldaketa horien berri eman ote duen ere.