AKTUALITATEA


| 2023-03-10 12:08:00

Araba. 2023-03-10 | Arabako EH Bildu batzarkide taldeak Cristina Gonzalez Arabako Foru Aldundiko bigarren diputatu nagusiordearen agerraldia eskatu du gaur, Arabako Suhiltzaileen Foru Erakundean egindako kontratazio irregular bati buruzko azalpenak eman ditzan.

Iturri sindikalek helarazitako informazioaren arabera, 2018an egin zen kontratazio hori, eta 2020tik egonkortu da orain arte. Kontratatutako pertsona hori Ana del Val (PSOE) Foru Aldundiko Kultura eta Kirol diputatuaren alaba izango litzateke iturri horien arabera. Del Val diputatuaren beraren ardurapekoa zen 2018an Zerbitzu Orokorretako zuzendaritza.

Epaiaren arabera, kaltetutako pertsonari 2018tik honako soldataren pareko kalte ordainak ordaindu beharko dizkio Foru Aldundiak. Halaber, lanpostu horretan berehala hasi beharko da kaltetutakoa.

Iñaki Ullibarri EH Bilduren batzarkidearen ustez, «epaiak argi uzten du kontratazioa guztiz irregularra izan zela eta bai funtzio publikoaren, bai Arabako Suhiltzaileen kontratazio poltsen araudiak modu guztiz okerrean interpretatu zirela». «Ate birakarien zein ustelkeria salaketen inguruko auziak etengabean ezagutzen ari garen garaiotan, EH Bilduk azalpen guzti-guztiak jaso nahi ditu Funtzio Publikoaren eta Arabako Suhiltzaileen arduradun politikoen aldetik», esan du Ullibarrik.