AKTUALITATEA


| 2025-06-11 07:48:00

Aguraingo Udalak lehen aldiz deitu du gaur kirolaren arloko kontseilua. Organo horrek aholkularitza eskainiko dio kirol arloaren ardura duen Udaleko sailei.

Herritarren parte hartzea sustatuko duen organo berri honen sorrera bat dator Aguraingo kirol-instalazioetan egiten ari diren obrekin. Horregatik, bisita bat antolatu da datorren uztailaren 29an, 10:00etan. Bisitara herriko kirol klub eta elkarteak gonbidatuta daude.

Kirolaren Kontseilu Sektorial sortu berriak txostenak egin ahal izango ditu eta, hala badagokio, gai horri buruzko proposamenak eta iradokizunak egingo ditu. Kiroletako zinegotziarekin batera, honako hauek daude ordezkatuta: korporazioa osatzen duten talde politikoak, sektorearekin zerikusia duten eta gaian interesa duten Aguraingo Elkarteen Erregistroan inskribatutako elkartetako ordezkari bat, kirol-instalazioen erabiltzaileen ordezkari bat, kirol-zerbitzua emateko kontratatutako enpresako langileen ordezkari bat eta, hala badagokio, banakako adituak.

Batzorde horrek badu funtzionamendu-araudia erabiltzaileen eskura dago Aguraingo Udalaren webgunean.