AKTUALITATEA


| 2023-03-17 12:13:00

Araba. 2023-03-17 | EH Bildu Araba batzarkide taldearen ekimen batetik abiatuta,  Arabako Errioxako landa-dolareak eta beste elementu arkeologiko batzuk katalogatu eta babestuko ditu Arabako Foru Aldundiak. Joan den otsailean aurkeztu zuen mozioa EH Bildu Araba batzarkide taldeak, eta talde guztien babesa jaso du gaur EH Bilduren eta PSEren artean adostutako mozioak.

Kike Fernandez de Pinedo EH Bilduko bozeramaileak Arabako Errioxak historian izan duen garrantzia nabarmendu du: «Giza jarduerek eta jarduera ekonomikoek, batez ere ardoarekin eta olioarekin lotutakoek, arrastoa utzi dute paisaia honetan. Aipagarriena Arabako Errioxan dauden 100 landa-dolare baino gehiago dira, batez ere mendebaldean. Zerrenda hori, ordea, ez dago itxita, dolare berriak agertzen baitira oraindik».

Dolare horiek harkaitzetan egiten ziren eta mahatsa zapaltzeko erabiltzen ziren, kasu batzuetan zurezko prentsen laguntzarekin, muztioa ateratzeko. Landa-dolareen kontzentrazio hori ziurrenik Europako handiena da, eta horrek balio historiko, etnografiko eta kultural handiko ondare bihurtzen du, babestu eta ezagutarazi beharrekoa. Azken bi hamarkadetan dolare horietako batzuk garbitu eta seinaleztatu dira, baina landa-dolare guztiak jasotzen dituen katalogo eguneratu bat falta da, labar-elementu horien garbiketa eta seinaleztapena osatzeko eta Eusko Jaurlaritzak beharrezko babesa emateko.

Baina, horiez gain, badira beste elementu oso interesgarri batzuk ere, hala nola txabolak, trikuharriak, harkaitzean zizelkatutako nekropoli antropomorfoak, aztarnategiak edo hainbat haitzulo eremitiko. Iraganaren eta orainaren aztarnak dira, balio handiko paisaia historiko eta kulturala osatzen dutenak, zaindu, babestu eta ezagutzera eman behar direnak.


 

Catalogar y proteger

En la moción, por tanto, las Juntas Generales instan a la Diputación a catalogar, recuperar y proteger estos elementos para darles difusión. Además, en colaboración con el Gobierno Vasco, piden que asegure la protección de estos elementos actualizando los catálogos e incorporando elementos de protección más eficaz y dinámica