Azazetako sarraskiaren 88. urteurrenean, EH Bilduk ekitaldi politiko bat egingo du. Bertan, Eva Lopez de Arroyabek eta Rocio Viterok Arabako Batzar Nagusietako eta Gasteizko Udaleko bozeramaileek “askatasunaren nazioa” aldarrikatu dute.
“Bizitza justuago batekin amets egiten zutenek ulertzen zuten askatasuna dela bizitza duin batez gozatzeko segurtasunarekin altxatxea egunero. Pentsioak eta soldata duinak, osasuna eta hezkuntza publikoak eta kalitatezkoak; pertsonak babestuko dituen eta, aldi berean, langileak, gure lurraldearen defentsa, beharrezko trantsizio ekosoziala edo gizarte anitza eta feminista bat lortzea babesten dituen gizarte-sistema. Horiek dira gure balioak, eta haien defentsan, gaur egun, orduan bezala, aliantzak ehuntzen eta indarrak batzen jarraituko dugu. Jarraituko dugu. Bidean jarraituko dugu”, esan dute.
Azazetako sarraskeriaren batera, 88 urte betetzen dira Durango bonbardatu zutela. Horregatik, EH Bilduk gaur Gaza izan du gogoan bere elkartasuna adierazteko eta aldarrikatzeko elkarrizketa bidez eta estatu palestinarraren aitortzaren bidez bakarrik iritsi ahal izango dela bakea. Elkartasuna herrien samurtasuna da eta Euskal Herria beti egon da eta egongo da herri palestinarrarekin.
Era berean, Francoren heriotzaren 50 urtemuga ospatzen ari direnei EH Bilduk gogoratu die aitortu beharko luketela ez dagoela ezer ospatzeko, Francorekin ez zelako frankismoa hil. “Haren oinordekoek estatuko botere faktiko guztien agintean jarraitu zuten: justiziaz hitz egiten dugu, poliziaz hitz egiten dugu, estamendu askori buruz hitz egiten dugu. Franco ohean hil zen, eta frankismoak bere krimenak, horietako batzuk gizateriaren aurkakoak, epaitu gabe gelditu zituen. Hori ez da justizia”, gaineratu dute.
Orain, 88 urte geroago, egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatu ditu EH Bilduk baita ere hildakoek ordezkatzen zituzten baloreak. “Horregatik, Arabako erakundeei eskatzen diegu inplikazio aktiboa izan dezatela memoria berreskuratzeko prozesuan. Horregatik, auzitegietan gizateriaren aurkako krimenengatik frankismoaren aurkako kereila jar dezatela eskatzen dugu. Horregatik, zigorgabetasuna amaitzeko eta gerrako eta diktadurako krimenak epaitzeko mekanismoak sortzea eskatzen dugu. Horregatik eskatzen dugu artxiboak publiko egitea eta estamentu judizial eta politikoek irekitako bide judizialetan laguntzea, hala nola Argentinako kereilan”, gehitu dute.