EH Bildu Oionek PSErekin datorren urterako aurrekontuen inguruan lortutako akordioari balioa eman dio. Alkateak azaldu duenez, akordio horrek Udalari egonkortasuna emango dio eta udal politiketan "jauzi kualitatiboa" ekarriko du. Hala, datorren 2025erako aurrekontuak 4 milioi eurora hurbilduko da, eta funtsezko ardatzak jasoko ditu: hala nola, trantsizio ekosoziala, gizarte-zerbitzu publikoen indartzea, justizia sozialaren eta berdintasun-politiken sustapena, feministak eta LGTBi+ kolektiboaren aldekoak, gazteen premiei erantzutea eta memoria historikoa berreskuratzea udalerrian.
Jose Manuel Villanuevak nabarmendu du udal gobernuak gainerako taldeekin akordioak lortzeko duen borondatearen emaitza dela. Gauzak horrela, abian jari da aurrekontu-eztabaida, eta abenduaren erdialdean amaituko da, datorren ekitaldirako aurrekontuen onarpenarekin.
Aurrekontu-akordio honetan sartutako berrikuntzen artean, bi azpiegitura handi abian jartzeko konpromisoa nabarmentzen da: kiroldegi bat eta Eguneko Arretarako Landa Zentro bat. Bi azpiegitura horiei ekiteko, Udal Gobernuak beste erakunde batzuetan finantzaketa bilatzeko konpromisoa hartu du. Akordioak jasotzen du, halaber, Udal Gobernuak Siloa zentro soziokultural bihurtzeko hausnarketa-prozesu bat irekitzeko konpromisoa.
Akordioan 25.000e uro ere sartzen dira, industrialdean farolak ordezteko, irisgarritasunean hobekuntzak egiteko, tokiko merkataritzarako laguntza-lerro bat (10.000 euro), gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermatzeko ekintzak, bai eta LGTBI+ kolektiboarenak ere (23.000 euro), memoria historikoa berreskuratzeko (3.000 euro), hiri-espazioak berdegune bihurtzeko, hiri-altzariak hobetzeko eta katuen kolonietarako espazio berriak sortzeko. Azkenik, eskola publikoaren instalazioak hobetzeko gordetzen diren 180.000 euroak nabarmentzekoak dira.