AKTUALITATEA


| 2021-11-29 09:51:00

EH Bildu Erriberagoitiak proposamen bat aurkeztu du Udalean trantsizio energetikoaren arloan aurrera egiteko, Next Generation funts europarrekin finantzatu beharreko 5.000 biztanletik beherako udalentzako deialdiaren esparruan. Udalak arlo horretan proposamen zehatzik ez duela egiaztatu ondoren egin du proposamena.

Horrela, EH Bilduk udalerriko bost herrigunetan autokontsumo partekatuta bultzatzeko sistemak sortzea proposatu du, zehazki, Arbigano, Nuvilla, San Miguel, Castillo Sopeña eta Pobesen. Proposamena dagoeneko erregistratu da Udalean, kokapen bakoitzaren beharrak eta ezaugarriak jasotzen ditu, eta, ekimenean parte hartu nahi duten bizilagunez gain, horien onuradun izan daitezkeen jarduera ekonomikoen zerrenda ere jasotzen du.

Eskualdeko buru den Pobesen kasuan, eta bere Administrazio Batzarrak bultzatutako eta gaur egun instalazio fasean dagoen energía komunitateari laguntzeko, EH Bilduk autogenerazioa handitzea proposatu du, Energia Komunitateen formatuan. Horrela, autokontsumorako sistemak jartzeko espazio egokiak kontuan hartuta, sortutako potentzia fotovoltaikoa 400 Kw inguru handitu daitekeela kalkulatzen da.

Jose Maria Martioda EH Bilduk Erriberagoitiako bozeramaileak nabarmendu duenez, “beharrezkoa iruditzen zaigu Udalak trantsizio energetiko eraginkor eta erreal baterantz urratsak egiten jarraitzea, Administrazio Batzarrekin konplizitateak bilatuz eta herritarrak bere energiaren ekoizpenean eta kudeaketan parte hartuz”.