AKTUALITATEA


| 2024-10-23 10:05:00

Aurrekontua izapidetzeko egutegiak ezartzen duen bezala, udal gobernuak atzo aurkeztu zuen 2025. urterako aurrekontuaren lehen zirriborroa Ogasun Batzordean, guztira 11.790.539 eurokoa, 2024an baino % 24 txikiagoa. Lehen zirriborro hori oposizioko taldeak aztertuko du, eta 18 eguneko epea izango dute egoki iritzitako zuzenketak aurkezteko. Aurrekontuaren hasierako onarpena azaroaren 28ko osoko bilkurarako aurreikusita dago.

Lehen zirriborro honetan, ekainean hasitako partehartze-prozesuan herritarrek aukeratutako proiektuak jasotzen dira. Prozesu horretan, guztira, 19 proposamen jaso ziren baina teknikariek berrikusi eta herritarren bozketa-fasea igaro ondoren, bi izan ziren udal-aurrekontuetan sartzeko hautatuak, guztira 100.000 euroko aurrekontuarekin. Alde batetik, tirolina bat izango duen Errekako haur-parkea eraberritzea eta, bestetik, Errege Atariaren eta Udalaren arteko pasealekuko argiztapena hobetzea.

Horrez gain, badira ere beste proiektu garrantzitsu batzuk, besteak beste: Gazteentzako alokairu sozialeko etxebizitzak abian jartzeko Bustamante jauregia birgaitzeko obrak, (1.000.000 euro); eskola-eremuko eraikin publikoetarako eta anbulatoriorako biomasa bidezko bero-sarea eraikitzeko proiektua egitea eta obrak (995.000 euro); Senda Langarika plazaren urbanizazio proiektua egitea eta obrak (1.009.275 euro); Magdalena auzoa urbanizatzeko proiektua egitea eta obrak (551.600 euro); Zuberoa kaleko udal-lokalak egokitzeko eta ekipatzeko obrak (248.922 euro); eta hiri-baratzeak (182.000 euro) abian jartzea.

Diru-sarrerei dagokienez, Udalak zergak eta tasak eguneratu ditu, % 2,3ko igoera orokorraren bidez, zaborren tasan izan ezik, % 4 handitu baita 2025erako aurreikusitako gastua finantzatu ahal izateko. OHZn eta zaborren tasan errentagatiko hobarien taula 2024ko LGSaren arabera ere eguneratu da. 

 

 

T-0

T-1

T-2

T-3

Bizikidetza unitateko kide kopurua

12.000 € edo gutxiagoko errenta

12.001 €tik SMIra arte (15.876,00€)

SMItik, 1,5xSMI arte

(15.876,00€tik 23.814,00 €ra arte)

1,5xSMItik 2xSMIra arte

(23.814,00 €tik 31.752 €ra arte)

1 - 2

% 90

% 75

% 35

% 0

3

% 95

% 90

% 50

% 25

4

% 95

% 90

% 75

% 50

5 edo gehiago

% 95

% 95

% 85

% 75