EH Bildu Okondo udal taldeak datorren urterako aurrekontuen aurka bozkatu du, Udal Gobernuak bidalitako proposamen guzti-guztiak atzera bota dituela jakin ondoren. Proposamen horiek udalerrian bizi diren pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko helburua zuten.
Proiektuen artean, nabarmentzekoa da Okondogoiena eta Okondo lotuko dituen bidegorri bat eraikitzeko azterlan bat egitea, udalerriaren beraren kohesioa eta mugikortasun jasangarria sustatzeko. Proiektu honen bidez, EH Bilduk bidegorri irisgarri bat eman nahi zion herriari, ohitura osasungarriak sustatzeko.
Gainera, EH Bilduk hobekuntzak proposatu zituen udaletxearen inguruan. Udaletxearen kanpoaldea egokitzeko azterlan bat egitea zen asmoa, aparkalekuaren ideia berreskuratuz eta egungo aparkalekua oinezkoentzako gune gisa egokituz, adibidez.
Trantsizio ekoskozialaren sustapenari dagokionez, EH Bilduk planteatu zuen Okondoko Energia Beharren Diagnostikoa finantzatzen jarraitzeko eta energia berriztagarriarekin ordezkatzeko, horrela udalerriaren autosuizientzia energetikorantz aurrera eginez.
EH Bilduren ustez aurrekontu horiek ez dizkiete erantuzten herriaren beharrei eta inbertsio berri bakarra du, polikiroldegiarena, hain zuzen.