Aurrekontuak ekarpenak aurkezteko eta seriotasun minimo batekin eztabaidatzeko tarterik eman gabe aurkeztu dira, EH Bilduri eta LasaBairi parte hartzeko aukera guztiak ukatuz. Hala ere, eta gure harridurarako, LasaBaik aurrekontuak onartu ditu.
Beste alde batetik, aurrekontuaren azaleko azterketa bat egin ondoren, ondoriozta dezakegu aurrekontu hau obra publiko ikusgarrian eta jai-animazioan soilik oinarritzen dela ia. Bi arlo horietan erabiltzen da aurrekontuaren zatirik handiena, eta ez dira kontuan hartzen gizarte-zerbitzuei, kulturari, euskarari edo ingurumenari buruzko inbertsioak. Arlo horietan guztietan, PPren gobernuak ez du kasik ezertxo ere egiten.
Gainera, ez dago udal plantilla egonkortzeko inolako planteamendurik, aldi baterako kontratazioetara gehiegikeriaz jotzen da, eta horrek lan-egonkortasunik eza eta prekarizazioa dakar. Gure tamainako eskualdeko beste herri batzuetan baino langile gutxiago ditugu, eta hori ez da nahikoa uda sasoian.
Hori guztia dela-eta, EH Bildu Bastidak ezezko botoa eman die tramitazioan iluntasunez jorratutako aurrekontu horiei, diseinuan desoreka larriak eta gabezia handiak dituzten aurrekontuak direlako.