AKTUALITATEA


| 2021-10-16 16:29:00

Igandean hilabete beteko da EHBilduk proposamen bat erregistratu zuela. Proposamen horren arabera, N-1aren gaiak dituen korapiloak
askatzen joateko, lanerako mahai egonkor bat sortuko litzateke. Bertan, udalekoalderdi eta teknikariez gain, parte hartu nahi duten herri eragile edo auzo elkarteekparte hartuko lukete. Eztabaidak iraun artean, zarata gutxitzeko neurriak adostuko lirateke GFA-rekin.


Hilabete pasa da, eta legez horrela egin behar badute ere, ez dugu erantzun ofizialik jaso. Udal Gobernu honen jarrera gero eta harroagoa da. Gurekiko, Andoaingo lehen indar politikoarekiko, duten jarrera eta errespetu falta, alderdien arteko giroari eragiteaz gain, udaletxeko funtzionamendu demokratikoa bera kaltetzen ari da.

Jarrera honen atzean arrazoi bat dago. Andoaingo PSE-EE alderdiak, lehen EAJ-PNVk egin bezala, N-1aren gaiean Andoaingo herriaren interes estrategikoak baztertu, eta bere alderdiak agindutakoa betetzea erabaki du: Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatzen duen proiektuari bide emango diote.
Albiste txarra da hori. Urteetan zehar egon den adostasuna behin betiko hausten da. Eta lehen aldiz, Andoaingo Alkate batek, N-1 errepidea herrigunetik ateratzearen alde lan egiteari utziko dio. Andoainek beste zerbait behar eta merezi du.