10 egun bete dira gure bizitzak goitik behera aldatu dituen konfinamendua hasi zenetik. Hemendik gure animoak eta besarkada beroena bidali nahi diegu andoaindar guztiei, egoera gogor honetan, herri bezala erakusten ari garen heldutasuna eta elkartasunagatik. Gure pentsamendua, batez ere osasun egoerak medio, egoera gogorrena bizitzen ari diren andoaindarraekin eta beraien senideekin dago.
Krisia hasi zenetik, “krisi mahaia”martxan egon da Andoaingo udaletxean. Bertan, Alkatea buru, bilerak eta eguneroko informazio trukaketa egon da. EHBilduk lehen egunetik bere iritzia eta proposamenak jarri ditu mahai gainean. Argi dugu hau ez dela lehia politikorako garaia, elkarlanerako baizik. Horrela ulertu dugu lehen egunetik, baina egia da ere, hartu diren erabki guztiekin ez gaudela ados, eta hori esatea ere beharrezkoa da.
Hauek dira egin ditugun eta defendatzen ditugun proposamen nagusiak:
Udaleko langileak eta barne antolaketa
- ahal den langile guztiak etxera joatea
- lan-telematikoa bultzatu eta lehentasunezkoak ez diren zerginak baztertu eta beharrezkoak direnak bultzatu (krisitik eratorritakoak)
- Lanera joan behar dutenen artean, segurtasun-bermeak ziurtatu (distantziak, xaboia,
maskara eta eskularruak behar diren kasuetan…)
- Barne bilerak on-line egiteko sistema martxan jarri behingoz.
- Batzordeak-plenoak soilik ezinbestekoak diren gaiekin.
- jardunaldi murriztua duten langileei, la presentziala dutenei murriztu zaien proportzio berean murriztea.
Bolondres taldea
- Haseratik gauzak beste modu batean egiteko ahalegina egin dugu. Bertan elkartu den jendea behar bezala ez dela baloratu uste dugu. 60-100 pertsona artean daude. Giza kapital handia da. Elkartasunez eta elkarlanez aritu nahi dutenak..
- Harreman zuzenik ez da mantendu beraiek horrela eskatu badute ere. Errespetu falta da hori gure ustez. Krisi egoera batean, herritar antolatuak egotea gauza handia da. Hori ez da behar bezela probestu gure ustez.
- Orain gurutze gorriarekin elkarlanean dabiltza, eta behar dituzten bitartekoak eskeintzea eskatzen dugu.
Azoka-Baserritarrak
- Lehen sektorea sektore estrategikoa da.
- Azokak ezin badira egin alternatibak aztertu beharko dira, batez ere beraien ekoizpena gelditu ezin duten eta produktuari irteera ezin eman dauden andoaindar baserritarrak.
- Beraiekin interlokuzioa irekitzea eskatzen dugu. Denekin hitz egin banan banan. Beraien egoera zein den jakin eta zein behar dituzten aztertu. Hortik proposamenak landu.
- Gurutze gorria + bolondres taldea eta Andoaingo baserritarrak harrmeman zuzenean jarri eta barazkien eta produktu hauen erosketak bertatik bideratu.
Tasak-Zergak
Aukera ezberdinak proposatzen ditugu:
- Egoera ahulenean edo arrisku egoeran daudenei ordainketa eten eta aurrerago ordaintzeko aukera eman.
- ERTE edo langabezi egoeran ingresoak jeitsi zaion jendeari, Tasak-Zergak salbuesteko epea berriz ere irekitzea. Egoera ekonomiko berriak kontutan hartuz.
Emergentzia fondoa ireki
- Emergentzia fondo bat ireki. 500.000 €. Diru partida horretatik batez ere, herriko merkatariak, eta enpresa txikiei diru laguntzak osatzeko oinarriak egin eta onartu.
- Diru laguntza horiek bateragarriak izan beharko dute etorkizunean beste erakundeetatik eman ditzaketenekin.
Amaitzeko, gure esker beroena adierazi nahi diegu osasun arazo honekin amaitzeko lanean ari diren zerbitzu publiko guztiei eta bolondres lanean ari diren herritarrei.