Udal Gobernuaren 3 urteko ibilbidea baloratzeko asmoz, EHBilduk ekitaldia egin du Andoaingo Goikoplazan. Herritar ugarirekin batera, EHBilduko mahai politikoko kideak eta 2011. urtetik hautetsiak izandako kideak ere egon dira.
Ekitaldia hasteko, Ainara Rodriguez, EHBilduko mahai polikoko kideak eta zinegotzi ohiak hartu du hitza. PSE-EEren eta EAJ-PNVren ibilbidea baloratu du. Duela hiru urte Andoainek norabide berri bat hartu zuela esan du. Adibide zehatzak jarri ditu; 2011. urtean udala zein egoera ekonomikoan hartu zuten gogoratu du, eta baita 2019. urtean kutxan 4 milioi € utzita atera zirela esan du. Adibideekin jarraituz, 2016 eta 2019. artean, ur hoditeria berritzeko 3. milioi euro inbertitu zituztela gogoratu du (Kaletxiki, Joakin Larreta, Kale Nagusia..) “Zenbat tramo aldatu dira agintaldi honetan? Zero”. Gauza bera esan du kirol instalakuntzei buruz, aurreko agintaldian Arrate Frontoia eraberritzearekin batera, Allurraldeko bigarren pista estalia egiteko aurreproiektua eta dirua utzi zutela esan du, “eta azpiegitura hau utzitako egoera berean dago”.
Adibideen zerrenda luzea dela aipatu du “iluntzea arte egon gaitezke hemen adibideak jartzen” gaineratu du. Kultur jarduna garatzeko espazioak, Udal Liburutegi berria, Emakumeen Etxea, Parte hartze aktiborako zeuden guneen desaktibazioa (Turismo mahaia, M8 antolatzeko gunea, irisgarritasun mahaia…) “dena dago geldirik”.
Dantza tartea eta gero Andoni Alvarezek hartu du hitza. Interbentzioaren haseran, duela hiru urte inbestidura saioaren bezperan leku berean egin zen elkarretaratzea ekarri du gogora. Egun gogorra izan zela esan du, baina baita “harrotasunez betetako egun bat”. Rodriguezek egindako balantzearekin bat egiteaz gain, udal gobernu honen jarduna dezepzio handiarekin bizitu duela esan du. “Honetarako oztopatu ziguten guri alkatetza eta gobernua hartzea? Benetan, egin duten aliantza hau ona izan dela Andoainentzat? Datuek kontrakoa esaten dute.”
Aurrera begira jarri da segituan. “Zerbait ikasi badugu, hori aurrera begiratu behar dela izan da. Inbestidura saioaren biharamunetik aurrera egin genuen bezala, aurrera begiratu eta Andoaingo eta andoaindarren beharren alde lan eginez. Eta une garrantzitsu batean gaude orain ere. Urtebete geratzen da hurrengo udal hauteskundeetarako. Denbora asko dela dirudi, baina ez da horrenbeste. Ez da horrenbeste, udal gobernu honi alternatiba eraiki nahi diogulako. Ez gara lehen indar politikoa izatearekin konformatzen. Ikusi dugulako hori ez dela nahikoa, eta ziur egon ez dela nahikoa izango datozen hauteskundeetan.”
PSE-EEk eta EAJ-PNVk ahal badute udal gobernu honekin jarraituko dutela esan du “ gu behintzat ez gaituzte engainatuko; zenbakiak ematen badiete, bai edo bai gobernu koalizioak aurrera egingo du”.
Horregatik, gobernatzeko gehiengo sendo bat beharko dela esan du. “EHBildu tresna garrantzitsu bat izan behar du. EHBildu ez da helburu bat. Gu ez gaude hemen EHBildu sendo bat egiteko. Guk EHBildu sendo bat nahi dugu Andoain hobeago bat eta justuago bat egiteko. Eta horretarako oso garrantzitsua izango da denon parte-hartzea.”
Irailetik aurrera hautes zerenda eta programa egiten hasiko direla esan du, zerrenda horren helburua zein den argi utzi du “Zerrenda zabala, anitza nahi dugu. Gure oinarria zabalduko duena, alternatiba eraikitzeko giltzarria izango dena.”
Norabide horretan bere ardura ez du sahiestu. “Nire aldetik, 2019. urtean nuen ilusio eta indar berberarekin nago, eta EHBilduko oinarriak horrela erabakitzen badu, alkategai izateko nire burua aurkezteko prest nago berriro ere. “ Esan du txalo artean.
Bere hitzartzea amaitzeko, bidea erraza ez dela izango jakitun antolaketarako deialdia egin du “Ez da erraza izango, are gehiago, zaila izango da. Oso zaila. Baina ez da ezinezkoa. Guztion artean egin beharreko bidea izango da. Eta ziur egon saiatzeak merezi duela.” esan du bere interbentzioa eta ekitaldia ixteko.