AKTUALITATEA

Ekonomia | 2024-02-01

Pernando Barrena EH Bilduk Europako Parlamentuan duen ordezkariak Abdullah Öcalan herri kurduaren buruzagiari eta Kurdistango herriari elkartasuna adierazteko hitzaldi batean parte hartuko du ostegunean, otsailaren 8an, Bilbon.

Barrenaz gain, Öcalanen abokatua, Ibrahim Bilmez, Asrin abokatu bufetekoa, ere izango da hitzaldian. Bilboko Bizkaia Aretoko hitzaldi aretoan (EHUren paraninfoa), ostegunean, goizeko 10:00etan, egingo den solasaldian hitza hartuko dute: Esther López (EH Bildu Kurdistan), Adem Unzun (KNKren kide sortzaile eta bidalia, Kurdistango Kongresu Nazionala, Europan egoitza duena) eta Koldo Saenz (nazioarteko LAB).