AKTUALITATEA

| 2026-03-11

Pello Otxandiano, EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailea, elkarrizketatu dute gaur goizean Radio Euskadin.

«Von der Leyenen hitzek EB galdu bat erretratatzen dute, AEBen asmoen mende dagoena; indar dekadente bat, kriminal bat eta faxista bat agintean duena. Trumpen abentura belizistak klase herrikoiek ordainduko ditugu. Bada garaia Europak aurpegia jartzeko».

«Gerrak etxeko ekonomiari, bizitzaren kostuari eta gure industria-ehunari eragiten die. Erantzunak bikoitza izan behar du: industria babestea eta bizi-segurtasuna bermatzeko neurri ekonomikoekin».

«Mobilizazioetan parte hartuko dut errealitate sozioekonomikora egokitutako LGS propio baten alde. Eskari bat bidezkoa denean eta sektore behartsuenei bizi-baldintza duinak bermatzen eta genero-arrakala gutxitzen laguntzen duenean, bidea ireki behar dugu».

«Baieztatzen da euskararen eta hizkuntza-eskubideen aurkako bultzada antolatu bat egon dela, praktika antidemokratiko eta sasimafiosoekin. Bada garaia EAJri eta PSEri dei egiteko Legebiltzarrean eztabaida dezagun»