Maddalen Iriarte Okiñena lehendakaritzarako hautagai proklamatu du EH Bilduk. Hautagaiak hautatzeko prozedurari jarraituta, lehendakarigaia aukeratzeko barne prozedura abian jarri zuen EH Bilduk urtarrilaren 20an. Atzo bukatu zen hautagaitzak aurkezteko prozedurak zehaztu zuen epea. Hautagai bakarra aurkeztu denez, EH Bilduk lehendakaritzarako hautagai izendatu du Maddalen Iriarte.
Espainiako Estatuko funtzionarioek egindako urraketen kasuan, beste alde batera begiratzen du, zigorgabetasunez jokatzen du eta torturatzaileak estaltzen ditu
EH Bilduk akordio-proposamen integrala helarazi dio Jaurlaritzari, aurrekontua, Europako Funtsak eta Finantza Publikoak barne hartzen dituena. Proposamenak 429 milioiko inpaktua du aurrekontuan, baliabideak egonda, inork ez lukeelako ulertuko egungo krisiak eskatzen dituen neurriak hartzeari uko egitea.