AKTUALITATEA

| 2022-02-23

Hezkuntza munduko 100 eragile baino gehiago igaro dira Eusko Legebiltzarretik hezkuntza ponentzia garatzeko prozesuan. Eragile horien iritziak kontuan izanik osatu da ponentzia, eta orain, EH Bilduk eragile erronda propio bat abiaraziko du hezkuntza eragile desberdinen iritzia zuzenean jaso eta haien ikuspuntua hezkuntza ponentzian txertatuta dagoela bermatzeko.

Landuko diren gaien artean, publikotasunak, euskararen egoerak eta segregazioak hartuko dute zentralitatea; hau da, hezkuntza sektorearen egiturtazko arazoak eta haien balizko konponbideak aztertuko nahi ditugu eragileekin. Lehenago ere adierazi bezala, EH Bilduren helburua "herri akordio zabal bat osatzea" da eta horretarako ahalik eta adostasun eta kontsentsu gehien lortzeko erronka ezarrio dio bere buruari.