Ikoitz Arrese EH Bilduko legebiltzarkidea Hezkuntza Legearen inguruan aritu da Bizkaia Irratian
Epea atzeratzea
Bai ostiral honetan bukatzen zen zuzenketak sartzeko epea, baina bueno ikusi dugu PSEk eta UP eskatu dutela luzatzea zuzenketak sartzeko, guk baditugu etxerako lanak eginda baina ez dugu luzatzeko arazorik eta argi dugu epeak ezin daitezkeela oztopo bilakatu.
Guk uste dugu hezkuntzak herri akordio bat behar duela ez gaudela edonolako gai baten inguruan hitz egiten eta horregatik agente eta eragile askoren parte hartzea beharrezkotzat jotzen dugu. Legebiltzarrean alderdien artean ematen den bide bat izan arren, parte hartze handia izaten ari gara, 100 hezkuntza eragile eta agente desberdin izan ditugu gurekin, azken finean, jakin nahi dugulako zer motatako hezkuntza sistema irudikatu nahi dugun hurrengo urteetarako. Gertatzen dena gertatzen dela, ineditoa izango da, hezkuntza legea zirriborro honetatik ateratzeko konpromisoa hartu duelako Jaurlaritzak.
Akordioa
Hau ez da nolanahiko gai bat, azken 30 urtetan ez da legerik egon eta horregatik etorkizuneko akordio baten alde egiten dugu, espero dugu legebiltzarreko 4 alderdien parte hartzea izatea.