AKTUALITATEA

| 2023-11-27

Hezkuntza Legearen tramitazioa azken txanpan sartzen denean, EH Bilduk bete egingo du eztabaida honen hasieran bere oinarriekin hartu zuen konpromisoa: azken erabakia bilkideen esku uztea.

Gaur goizean Donostian egin den Mahai Politikoaren bileran, EH Bilduren zuzendaritza politikoak erabaki du bere oinarriei proposatzea Eusko Jaurlaritza zuzentzen duten bi alderdiek (EAJ eta PSE) babesten duten lege-proposamenari ezezko botoa ematea.

EH Bilduk uste du legea tramitatu bitartean bertan behera utzi direla Hezkuntza Akordioan gehiengo parlamentario zabalak adostutako oinarrizko printzipioak. Arrazoi horiek guztiak eta legea tramitatzeko prozesuaren xehetasunak EH Bilduren oinarriei azalduko zaizkie gaur, astelehena, arratsaldeko 18:00etan egingo den batzar telematikoan. Bilkideek bihar arratsaldeko 19:00ak arte izango dute botoa emateko aukera.