AKTUALITATEA

| 2023-05-11
Ekitaldi politikoa egin du EH Bilduk Iruñeko Baluarten, udal eta foru hauteskundeetako kanpaina abian jartzeko.
 
Arnaldo Otegi: “Hauteskunde hauek eskuinekoen zarataren eta irtenbideen artean aukeratu behar izango da”
 
Hauteskunde hauetan eskuineko zarataren eta konponbideen artean aukeratu behar da. Eztabaida politikoaren degradazioa estrategia bat da. Eztabaida politikoa degradatzeak ez gaitu herri hobea egiten. Hori egiten dutenei jarraitzea okerrera egiten laguntzea da. Nolanahi ere, ahots doinua aldatu gabe eta irribarrea galdu gabe, berriro errepikatzen diegu Feijoo, Adanero, Sayas edo Ayusoei: gure esku baldin badago, ez duzue gure herriko erakunderik gobernatuko.
 
Hauteskunde hauetan aukeratu egin behar da: hauteskunde hauetan zarataren eta irtenbideen artean aukeratu behar da. Batzuek lokatza dute herritarrei egiten dieten eskaintza bakarra. Guk irtenbideak eskaintzen ditugu.
 
Duela 12 urte, Bildu mundura jaio zenean, gau magikoa bizi izan genuen Euskal Herriko leku askotan. Ziur nago maiatzaren 28an Euskal Herriko plaza askotan duela 12 urteko gau magikoa errepikatuko dela. Baina maiatzaren 29an denok lanera, herria honen alde gure onena eskaintzera, beti egin dugun bezala.
 
 
Laura Aznal: "Guk aurrera egin nahi dugu eta gaurdanik etorkizuneko Nafarroa eraiki"
 
Herri honek datozen urteetarako bere etorkizun politikoa jokatzen du zabaltzen den ziklo elektoral honetan. Zer esanik ez Nafarroan. Batzuek iraganera itzuli nahi dute. Iraganeko formula politiko eta sozialetara. Gutxi batzuen Nafarroa egin nahi dute. Eta beste batzuek betiko inertziekin kateatuta jarraitzen dute, eskuinarekiko loturak askatu ezinean. Guk aurrera egin nahi dugu eta gaurdanik etorkizuneko Nafarroa eraiki. Nafarroa justu eta demokratikoa. Euskal Herriaren motore izango den Nafarroa.
 
 
Joseba Asiron: "Anbizio guztiarekin ateratzen gara. Iruñean lehengo indarra izateko borandate osoz”
 
Hastear da azken lasterketa. Eta, hasteko, baieztapen bat: irabaztera irten gara. Ilusioz, gogotsu, konfiantzaz. Eskuinaren alternatiba izateko gogoa, indarra eta esperientzia daukagulako.
 
Geure bihotzetan gordetzen dugu orain dela 8 urteko ilusio eta indar berdina, Udaletxera lehenaldiz eta begiak zabal-zabalik iritsi ginenean. Baina orain esperientzia erabakigarria ere badugu. Une hartan prest bageunden, orain oraindik eta gehiago!
 
Eta sinistaidazue, munduko anbizio guztiarekin ateratzen gara. Iruñean lehengo indarra izateko borante osoz. Eta Iruñeko zerrendaren aurkezpenean esan bezala, joan zaitezte pentsazen hala balitz, kopa bat altxatu eta une hori zein pertsonari eskaini nahi diozuen.
 
Iruñerako eta Nafarroa osorako hauteskunde oso garrantzitsuen atarian gaude. Asko dugu jokoan. Indarrak batzeko unea da, hitz egitekoa, ingurukoak EH Bildu Iruñea gobernatzeko alternatiba bakarra dela kobentzitzeko momentua, alternatiba fidagarri bakarra dela konbentzitzeko momentua. Eta, noski, baita Nafarroaren norabidea erabakitzeko ere.