AKTUALITATEA

| 2021-07-06

Tubacexeko langileak zoriondu nahi ditu EH Bilduk, Tubacexek enpresak ezarritako EREa baliogabetzat jo ostean. Eredugarria izan da Tubacexeko langileek euren lanpostuen defentsan egindako borroka. Bidegabekeria bat zen enpresak egin nahi zuena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak bere epaian berretsi duenez.

Langileen borroka eredugarria izan da, baita Aiaraldea eskualde osoan erakutsitako borroka eta elkartasuna ere. Horrenbestez, EH Bilduk uste du zorionak eta esker ona eskualdeko herritar guztiei helarazteko modukoak direla.

Azkenik, EH Bilduk enpleguak zaindu eta babestuko dituzten politika industrial eraginkorrak ezartzeko beharraz eta eskualdean kalitatezko enpleguak sortzeko alternatiba berriak bilatzeko beharraz dei egin die inplikatuta dauden sektore instituzional, enpresarial eta sozial guztiei. Gaur ezagututako epaia pizgarritzat hartu behar da Aiaralardea eskualdeko lan eta bizi baldintzak hobetzeko. Gaur ezagututako epaia etorkizuneko Aiaraldea eraikitzeko beste urrats bat izan behar da.