AKTUALITATEA

| 2021-06-10

Gaur Eudelek egindako batzarrean, Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak parte hartu du, eta Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du udalak Next Generation Europako funtsen onuradun izateko. Aldez aurretik, Eudeleko zuzendaritzak akordio bat hartu du, Nagore Alkorta Azpeitiko alkate eta presidenteordeak bultzatuta, Next Generation funtsen banaketari buruzko elkarrizketak eta akordioak bideratzeko eskatuz Eusko Jaurlaritzari eta foru-aldundiei.

Azpiazu sailburuak geroago egindako adierazpenekin berretsi egin da EH Bilduk Eudelen eta hainbat erakundetan aspalditik eskatutakoa: Udalak euskal erakunde-sarearen funtsezko zutabeak direla eta Europako funtsen onuradun izan behar dutela. "Berri ona da eta EH Bildurentzat oso pozgarria da udalei entzutea eta elkarrizketarako eta akordiorako esparruak ezartzea, tokiko erakundeak ere Europako funtsen onuradun izan daitezen", esan du Nagore Alkortak.