AKTUALITATEA

| 2021-04-20

Behin Bizkaiko Auzitegiak Cabacas auzian kondenatutako ertzain bakarrari ezarritako zigorra bertan behera uztea erabaki duela, Julen Arzuagak adierazi du gaur argitara ateratako ebazpen horrek egiaztatzen duela “EH Bilduk beti salatu duena; hau da, Cabacas auzia inpunitate osoz amaituko zela, hilketaren estalketarekin eta egileei erabateko babesa emanez”.
EH Bilduko legebiltzarkideak salatu duenez, “oso nabaria izan da beti Segurtasun Sailaren iniziatiba ez ikertzeko eta gertaerak argitzeko edozein ekimen oztopatzeko, eta, azkenean, ezarritako kondena eskasa ez betetzeko”.
Arzuagak EH Bilduren babes eta elkartasuna adierazi die Iñigo Cabacasen gurasoei, eta erantsi du gaurko albistea “aldez aurretik iragarritako kronika bat” baino ez dela. Hala, “gaur egiaztatu dugu Iñigoren heriotza faltsuki ixten dela; bidegabekeria izugarria da eta argi geratzen da batzuentzako biktima batzuek ez dutela ezer ere merezi”.