Legentzitzaldia hasi zenetik, EH BILDU Zigoitiak mahai gainean jarri izan du etxebizitzaren egoerari aurre egiteko beharra, biztanleria gazte eta ez hain gaztea Zigoitian bizitzeko duten aukera falta ikusita. EAJrentzat ez da inoiz lehentasuna izan, aurrekontuetan adostutako neurriak ez zituzten bete eta osasun zentroko pisua lehen bezala alokatzea ezinezkoa dela esaten zuten, hori konpontzeko aurrerapausorik eman gabe. Oposiziotik Euskal Herriko hainbat herrietan martxan jarritako proiektuak erakutsi genizkien, ordenantza eta alokairu modelo ezberdinak haiekin konpartituz.
Azkenean, pisuak ahalik eta okupazio tasa handiena izan dezan, alokairua hiru logelatan banatzea onartu dute. Errentariek logela propioa izango dute eta bestelako espazioak konparitu egingo dituzte. Horretarako, osoko bilkuraren bitartez, alokairu dotazionalean oinarritutako ordenantza eta alokairuaren zozketan parte hartzeko biztanleek bete beharko dituzten oinarriak onartu ditugu.
Aipatzekoa da alokairua arautzeko oinarrietan EAJk bertan biziko direnei leihoetatik edozein pankarta, ikur edo adierazpen erakutsi edo esekitzeko aukera galarazteko neurri bat jaso duela. EH Bildu Zigoitiaren ustez neurri horrek adierazpen askatasuna urratzen du, baina prozesuak orain arte hartu duen epe amaitezinak gehiago ez luzatzeko arduragatik aurrera egin dugu neurri horrekin ados egon ez arren.