AKTUALITATEA


| 2024-07-26 08:19:00

Orain arteko handiena da.

Gure taldeak ekainaren hasieran aurreikusi zuen moduan, uztailaren 15ean gainditu zen berriro Bengolarrako obra amaitzeko epea. Ondorioz, uztailaren 22ko Osoko Bilkuran, kontratuaren beste aldaketa bat onartu du gobernu taldeak, bosgarrena, amaiera-data beste bi hilabetez luzatuz, irailaren 15era arte hain zuzen ere.

Etengabeko atzerapenak eta parkearen egoera tamalgarria ikusita, EH Bilduk Eguzki Jaiaren ospakizunerako Bengolarrako ingurua egokitzea eskatu zuen, bertako segurtasuna bermatzeko asmoz.

Horretaz aparte, kontuan izan behar dugu bosgarren aldaketa hau orain arte egindakoen handiena dela, 215.797,89 €takoa, hau da % 7,45 igoera.

Obrak momentuz 764.798 €-ko igoera izan du gastuetan, esleitutako proiektuaren kostuaren % 26 '34 gehiago, eta pilatutako atzerapenak 10 hilabete eta erdikoak dira.

Taula honetan, bilakaera ikus daiteke: gauzatze-epeak aldatzeko datak, kostuen igoerak eta epeak ez betetzeagatiko zigorrak.

Ziur gaude, oraingoan ere, bosgarren aldaketa hau ez dela azkena izango, beraz, jarraituko dugu informazioa ematen egoera hau salatzeko.