AKTUALITATEA


| 2023-03-25 00:03:00

Ekain Goti izango da zerrendaburua, eta berarekin batera Itzi Aranguren, Ibai Perez, Amaia Bernaola, Martin Urieta, Ziortza Sagasti, Maria Junkera, Laxia Olagorta, Lander Astorkia, Ibon Igartua, Ana Alberdi, Nagore Leon, Natxo Diaz eta Itxaso Olaso osatuko dute zerrenda.

 

Martxoaren 23 egindako herri batzarrean, zerrenda aurkeztu eta herri programaren lanketa egin zen bildutako lagunen artean. Datozen lau urteotan herriak izango dituen erronkei aurre egiteko lerro nagusiak definitu ziren.