AKTUALITATEA


| 2022-04-07 23:44:00

EAJ/PNVk kilometrorik erosi ez bazuen ere, Zeberioko Udalarena, diru publikoz ordaindutako kilometroa alegia, berea bailitzan erabili zuen.

Udalaren kilometroan EAJko zinegotzi batek soilik eraman zuen lekukoa; izan ere, Udal Gobernutik ez ziguten inolako gonbidapenik edo jakinarazpenik bidali Udala eratzen dugun gainontzeko zinegotziei edo herritarrei.

Gehiengoa izan arren, dena ez da zilegi. Erakunde publikoak norberaren interesen mesedetan erabiltzea ez da zilegi, eta horrelako jokabideak edonon eta edonoiz salatuko ditugu.